Covid-19k eragindako kultura- eta sormen-sektorerako laguntzak. Araba eta Trebiño 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea hiru dirulaguntza mota finantzatzea da:

  • Kultura eta sormen sektorean jarduera ekonomikoa erregulartasunez egiten duten profesional autonomoentzako, ETEentzako eta mikroenpresa kategoria duten elkarteentzako gastu arrunta.
  • Kultura eta sormen sektorean jarduera ekonomikoa erregulartasunez egiten duten profesional autonomoentzako, ETEentzako eta mikroenpresa kategoria duten elkarteentzako inbertsioak.
  • Kulturaren eta sormenaren sektoreko profesional autonomoek eta ETEek, kulturaren arloko elkarteek eta fundazioek eta administrazio publikoek sustatutako proiektuak eta ekitaldiak diseinatzeko edo birdiseinatzeko azpiegitura eta ekipamenduen arloko gastuak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/15 – 2020/09/14

ZENBATEKOA: 55.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Honako hauek hartuko dira erakunde onuraduntzat:

  • Gastu arrunterako laguntzen eta ondasun inbentariagarrietan inbertitzeko laguntzen kasuan, onuraduntzat hartuko dira kultura eta sormen sektoreko profesional autonomoak/autonomoak, ETEak eta mikroenpresa kategoria duten elkarteak, honako tipologia hauetakoren batean sartzen direnak: arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkua, musika); diseinu grafikoa; edizioa; arte bisualak; ilustrazioa; argazkia; kultura ondasunak zaharberritzea; arkeologia; arte galeriak; kultura kudeaketa, bitartekaritza eta aholkularitza; sorkuntza fabrikak; bibliotekonomia eta artxibo jarduera.
  • Kultura jarduerak, programak eta ekitaldiak diseinatzeko edo birdiseinatzeko azpiegitura eta ekipamenduen arloko gastuei aurre egiteko laguntzen kasuan, onuradun izango dira profesional autonomoak, kultura eta sormen sektoreko ETEak, kulturaren arloko elkarte eta fundazioak, eta Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko administrazio publikoak, baldin eta berriro diseinatutako eta premia berrietara egokitutako kultura proiektu bat aurkezten badute Covid-19aren ondorioz.

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 366/2020 Erabakia, uztailaren 28koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko eta Covid-19ak kaltetutako kultura eta sormen sektorearen susperraldi ekonomikorako aparteko laguntzen deialdiari.