COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko dirulaguntzak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzat. Astigarraga 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz beren jarduera geldiarazi behar izan duten edo beren fakturazioa murriztuta ikusi duten Astigarragako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduei sortutako kalte ekonomikoak arintzeko, gastu arrunten zati bat ordaintzeko, diru laguntzen deialdia arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/03 – 2020/07/02

ZENBATEKOA: 180,000,00  euroak

ONURADUNAK:

Pertsona juridiko zein fisikoak, 2020ko martxoaren 14eko datarekin gutxienez, Astigarrgako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) altan daudenak eta jarduera legeztatuta dutenak, Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorraren arabera.

Betiere, alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduera geldiarazi behar izan duten edo fakturazioa % 60 baino gehiago murriztua ikusi duten Astigarragan kokaturiko txikizkako merkataritza, ostalaritza, alojamendu eta zerbitzu establezimenduak.

ARAUDIA:

COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzat