Dirulaguntzen hartzaileak laneratzeko enpresak eta enplegu-zentro bereziak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

[CEEII]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman behar diren Euskal Autonomia Erkidegoko laneratzeko enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako laguntzak, langileei ordaindutako soldata-osagarriengatik.

Ordaindutako soldata-osagarriek ezinbestean izan behar dute COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela-eta edo COVID-19ak langile horiengan eragindako osasun-egoera dela-eta jarduerak murriztu edo eten behar izatearen ondorioz ordaindutakoak. Horrek guztiak hau du xede: jarduerari eta lanpostuei eusten laguntzea.

1. Deialdi honen babesean dirulaguntzak jasoko dituzte soldaten ordainsariagatiko soldaten kostuek, baldin eta langabezia-prestazioen edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren osagarri gisa, laneratze-enpresek eta enplegu-zentro bereziek beren plantillako langileei, artikulu honetako 2. apartatuan aipatzen direnei, dagozkien hileko nominetan edo nomina osagarrietan ordaindu badizkiete. 

Soldaten ordainsariagatiko osagarriak ordaintzeko arrazoiek honako hauek izan behar dute: langileak COVID-19arekin lotutako aldi baterako ezintasun-egoeran egotea 2020ko martxoaren 14az geroztik, edo lan-kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko prozeduretan sartuta egotea, COVID-19ak eragindako inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluetan xedatutako kausak oinarri hartuta.

2. Dirulaguntza jaso dezaketen soldata-osagarriak dituzten langileek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin behar dute lan, eta kolektibo hauetakoren batean egon behar dute:

a) gizarte-bazterketarako egoeran dauden pertsonak, gizarteratze-prozezuan  daudenak, gizarteratze-enpresek kontratatuak.

b) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasunaren ziurtagiriarekin egiaztatuta, enplegu-zentro bereziek kontratatuak.

3. Ordaindutako soldata-osagarrien zenbatekoak ezinbestean osatu behar du, gutxienez, langabeziagatiko prestazioarekin edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoarekin batera, 2020ko hileko lanbidearteko gutxieneko soldataren zenbatekoa. Hori proportzionalki kalkulatuko da lanaldiaren, lanaldi-murrizketaren edo, hala badagokio, errendimendu txikiaren arabera. 

Nolanahi ere, ordaindu diren osagarriek deialdi honen xedeko dirulaguntza jasotzeko, langileak ezinbestez izan behar dute 2020ko martxoaren 14a baino lehen kontratatutakoak, eta haien hasierako kontratua, gutxienez, 2020ko ekainaren 30era artekoa izatea. Horrezaz gain, dirulaguntza jaso dezaketen hasierako epearen luzapenei dagozkien osagarriak finantzatzea posible bada, ez dira  onartuko laguntzen deialdi hau argitaratu ostean luzatutako kontratuen osagarriak

4. Diruz lagundu daitekeen gehieneko epea 2020ko martxoaren 14tik 2020ko ekainaren 30era artekoa da.

5. Aurreko 4. apartatuan xedatutakoa gorabehera, eta bere garaian egon daitezkeen aurrekontu-baliabideen arabera, diruz lagundu daitekeen gehieneko epea luzatu ahal izango da, COVID-19a dela-eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteentzat (ABEEE) xedatutako epea luzatzen bada, 8/2000 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluak eta hura luzatzeko araudia oinarri hartuta; nolanahi ere, ez da 2020ko abenduaren 31tik aurrera luzatuko. 

Kontzeptu horrengatik egiten den luzapena, bestalde, hasieran ezarritako prozeduraren arabera laguntzak lortu dituztenei bakarrik aplikatuko zaie, eta ez da eskaera berrietarako epea irekiko. Aurrekontu-zuzkidura berria argitaratu eta hilabeteko epean, onuradunek behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, aplikazio-epearen luzapena kudeatzeko, kontuan hartuta ezarritako luzapen-aldirako langileen benetako egoera.

Horretarako aurrekontu-baliabidea erabaki ondoren, hasieran onartutako eskatzaileentzat ebatziko da diruz lagundu daitekeen epearen luzapena, luzapen horri aurre egiteko ezar daitekeen diru-kopuruaren arabera; zenbateko hori hasierako prozedurari jarraituz ezarriko da, eta dagokion ebazpena emango da.

Gehieneko epearen luzapenari aurre egiteko zuzkidurarena, eta, gero, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

6.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, hilean 475 eurokoa izango da, lanaldi osorako kontratatutako pertsona bakoitzeko, baldin eta hileko langabezia-prestazioari edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoari soldata-osagarria ordaindu bazaio, 3. artikuluan aurreikusitako moduan, lan-kontratua etenda, lanaldia murriztuta edo aldi baterako ezintasun-egoeran egondako epean.

Lanaldi partzialeko kontratua eta/edo errendimenduko txikiko kontratua bada, bai eta lanaldi murriztuko kontratuta bada ere, dirulaguntza proportzionalki murriztuko da.

  • Adierazitako mugaren barnean, dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izango entitate onuradunek nomina bakoitzean soldata-osagarri gisa ordaindutako zenbatekoa baino handiagoa.
  • Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, hori ebaztekoa.
  • Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, deialdi honetan xedatutako baldintzak betetzen dituztenei emango zaie.  Baliabide ekonomikoak onartu beharreko eskabide guztientzako nahikoak ez badira, funtsak guztien artean banatuko dira, entitate bakoitzari legokiokeen dirulaguntzaren zenbatekoaren arabera.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko, Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/.
  • Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori amaitu eta esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, dirulaguntza jasotzeko eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jarri ahal da zuzenean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
  • Entitate onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzengatik zigor-prozedura batean edo dirulaguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
  • Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, deialdi honen babesean dirulaguntza zer onuradunek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zer onuraduni emandako dirulaguntzak aldatu diren.

Ordainketa-modua:

Aldi bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza onuradunei, hura onartu ondoren; horretarako, laguntzaren xedea betetzen dela justifikatu behar da aurretik.

Nori dago zuzenduta


Laneratzeko enpresak

EAEko Enplegu Zentro Bereziak

Deialdi honetan xedatutako laguntzen onuradunak laneratzeko enpresak eta enplegu-zentro bereziak izango dira, hala kalifikatuta eta inskribatuta daudenak, hurrenez hurren, Laneratzeko Enpresen Erregistroan edo Enplegu-zentro berezien EAEko Erregistroan, Lanbidek kudeatutakoak, baldin eta jarduerak eten edo murriztu behar izan badituzte, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoerak eraginda, eta lan-kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat izapidetu eta onartu bazaie, oinarri hartuta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. edo 23. artikuluetan xedatutako kausak.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea

  • Gertaeraren batek funtsezko eran eragiten badio diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek, edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat hasi bada eta oraindik bideratzen ari bada, horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari

  • Etenda egon diren lan-kontratuak gutxienez 6 hilabetez kontratatuta jarraitzea, diruz lagundutako kontratu-etenaldia edo lanaldi murrizketa amaitzen denetik. Betebehar hori ez da ez-betetzat joko, baldin eta lan-kontratua azkentzen bada bidezkotzat deklaratutako diziplinazko kaleratzeagatik edo langilearen dimisioagatik, heriotzagatik, erretiroagatik edo ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, aldizkako kontratu finkoa duten pertsonei deitzeari uzteagatik, horrek ez badakar berekin kaleratzea baizik eta kontratua etetea, ez eta azkentzen bada hitzartutako denbora amaitu izanagatik edo kontratuaren xedeko obra edo zerbitzua egin delako amaitzeagatik edo kontratazioaren xedeko jarduera berehala egin ezin izanagatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630305452 ( Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 ( informazio orokorra)

 

Kodea

1105801

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Langabezia-prestazioa onartzeko eskabide kolektiboaren kopia, entitate eskatzaileak aurkeztutakoa 8/2000 Errege Lege Dekretuaren 22. eta 23. artikuluan xedatutako kausak direla-eta kontratua eten edo lanaldia murriztuta duten langileen izenenean.
  • 2020ko martxoaren 14tik aurrera aldi baterako ezintasunaren edo lan-istriputzat hartutako haren parekoaren deklarazioaren enpresarentzako aleen kopia
  • Soldata-osagarria jaso dutela erakusten duten nominen kopia eta osagarri horiek ordaindu izanaren frogagiriak, lan-kontratuen etenaldiari, lanaldi murrizketari edo aldi baterako ezintasunari dagozkionak
  • 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 30era bitartean soldata-osagarria ordaindu zaien pertsonen kontratuen kopia, baldin eta kontratua data horren aurretik jarri bazen indarrean. Epea luzatuz gero, luzatutako epealdian ordaindu zaien pertsonen kontratuen kopia aurkeztu beharko dute, baldin eta kontratua data horren aurretik jarri bazen indarrean

Diruz lagundu daitekeen epea luzatuz gero, hasierako onuradunek artikulu honetako 2. apartatuan adierazitako egiaztagiriak aurkeztuko beharko diztuzte. Agiri horiek luzatutako aldiari dagozkionak izango dira, eta hilabeteko epea izango dute aurkezteko, diruz lagundu daitekeen aldia luzatzeko aurrekontu-kreditua handitu dela EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Osasun-krisialdiak eragindako egoera bereziengatik (osasun-zentroetara bertaratzea ezinezkoa izatea) aldi baterako ezintasun-egoeren enpresarentzako ziurtagiriak ekarri ezin badira, eta kontratazioen indarraldiari buruzko informazioa osatu nahi bada, kotizazio-datuen txostena (IDC) bidali ahal izango da 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 30era bitartean gertatutako egoera bakoitzeko.

Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.

Alta eman edo hirugarren interesdunaren datuak alda ditzakezu, formularioa betez eta eskabidearekin batera entregatuz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Hala ez bada, “Hirugarrenaren alta” agiria aurkeztu beharko du, titularra agertzen den kontu-zenbakiarekin.

Beste tramite batzuk