Bekak emateko, hondakinen prebentzio eta birziklatze ari buruzko, ikerketa eta berrikuntzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da arautzea, elkarrekiko norgehiagokako erregimenean, hondakinen prebentzioa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta birziklatze arloetan eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako bekak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/02/15 – 2020/06/03

ZENBATEKOA: 132.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten persona fisikoek, baldin eta jarduera profesionala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.

Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, zientzietako adarretako eta ingeniaritza tituludunak titulazio akademiko hau eskatuko da: Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa publiko edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du

INFORMAZIO:

Gipuzkoako Foru Aldundia