2020. Baso-ustiapenen titularrei Urdaibai Biosfera Erreserbako EKEren aldaketagatik eragindako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko diru-laguntzak

[BASOUSTIAPENENKONPENTSAZIOA_URDAIBAI]

Deskribapena


Xedea

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen irailaren 27ko 139/2016 Dekretua indarrean jartzean dauden baso-ustiategien titularrei konpentsazio ekonomikoa emateko laguntzak (azaroaren 28ko EHAA, 226. zk.).

Aurrekontuko zuzkidura

120000

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Baso-ustiategi baten titulartasuna egiaztatzea
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren mozketa-baimena aurkeztea
  • Hala badagokio, Baso Kudeaketa Iraunkorrerako Plana, Bizkaiko Foru Aldundian mendien arloan eskumena duen saileko foru-diputatuak onartua aurkeztea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1077101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


a) Urdaibai Biosfera Erreserban finantza-errentagarritasuna galtzeagatik konpentsazio ekonomikorako eta ingurumen-kudeaketa egokirako diru-laguntzak arautzen dituen ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 2.1 artikuluko baldintzak betetzen dituen baso-ustiategi baten titulartasunaren egiaztagiria, zaintza-akordioen bidez.

b) Bizkaiko Foru Aldundiaren mozketa-baimena.

c) Hala badagokio, Bizkaiko Foru Aldundian mendien arloan eskumena duen saileko foru-diputatuak onartutako Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plana.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere sei hilabeteko epea, deialdia egiten duen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa. Bizkaiko Foru Aldundiaren basoberritzeko baimena.


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk