Autonomo eta mikroenpresentzako, COVID-19ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko diru-laguntzak. Aulesti 2020

Deskribapena


Xedea

Mikroenpresen eta Aulestiko norberaren konturako langileen artean, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko deklarautako osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/02 – 2020/08/10

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Alarma-egoera indarrean jarri zen egunean baldintza hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta mikroenpresek:

  • Jarduera Aulestin egitea eta garatzea eta bertan izatea bere helbide fiskala.
  • 2020ko martxoaren 15etik maiatzaren 10era arteko epealdian euren jarduera alarma-egoeragatik eten bada, edo alarma-egoeraren ondorioz euren fakturazioa murriztu bada %50 edo gehiago aurreko urteko epealdi berdineko batez besteko fakturazioarekin alderatua. Jarduera hori ez badute aurreko urte osoan egin, jarduera-aldiko batez besteko fakturazioa hartuko da kontuan.
  • Euren jardueraren hasiera 2020ko martxoa baino lehen emonik izatea eta bajan emon gabe jarraitzea, eta jarduera horretan mantentzea gutxienez aipaturiko diruz laguntzeko epealdia amaitu eta beste hiru hilabetean.

ARAUDIA:

Diru-laguntzen deialdia autonomo eta mikroenpresentzako, COVID-19ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.