Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak (2020)

[arte plastiko eta ikusizkoetako sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

XEDEA

2020. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...). Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere, erakusketa iraunkorrak kasu. Hortaz, ezohikotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

Dirulaguntzaren oinarrizko baldintza hau betetzat emateko, kontuan hartuko dira COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako gertakizunak, dagozkien kontratu edo agirien bidez egiaztatzen badira.

EGOILIAR PROIEKTUAK

Egoiliar proiektutzat honakoa hartuko da: gutxienez bi asteko iraupena izango duen prestakuntza artistikoa hobetzeko egonaldia. Egoiliar zentroak helburu horretarako prestatutako tokia izan beharko du, eta egonaldiaren helburuak, baldintzak, zerbitzuak, ikasgaiak, arduradunak eta gainerako zehaztasunak egoiliar zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu batean jasoko dira. Eskatzaileak dagokion agiri edo ziurtagiri hori aurkeztu beharko du dirulaguntzaren eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Eskaeren ebaluazio irizpideak:

– Aurkeztutako proiektua. Puntuazioaren % 20, gehienez ere.

– Eskatzailearen ibilbide profesionala: sorturiko kultur ekoizpenen berritasuna, azken urteetan atzerrian egindako ekitaldi kopurua. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

– Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: zein hiri eta herrialdetan burutuko diren, edukiera, nazioarteko programazioa eta izaera profesionala. Puntuazioaren % 15, gehienez ere.

– Euskararen presentzia proiektuan. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

– Proiektuaren autofinantzaketa maila. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

– Eskatzailearen presentzia digitala. Web orri, sare sozial eta gainerako komunikazio euskarri digitaletan euskarazko eta ingelesezko bertsioa izatea. Puntuazioaren % 5, gehienez ere.


– Emakumearen parte-hartzea proiektuan edo proiektuak gai edo eduki aldetik berdintasunaren alde egiten duen ekarpena. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

– Proiektuaren ezaugarriak: jasotako sariak, kritika espezializatuak eta autore edo taldearen proiekzioa. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

– Proiektuak Etxepareren helburuekin duen lerratze maila eta euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena. Puntuazioaren % 10, gehienez ere.

Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko..

DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAK:

  • Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Gastu amortizagarririk ez da diruz lagunduko.

 COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldi edo ekitaldien kasuan, ondorengo gastuak onartuko dira:

– Emanaldi horiek eragindako eta berreskuratu ezinezko ostatu eta hegaldi gastuak.

– Jada egindako promozio eta kudeaketa gastu egiaztagarriak.

- Aurkeztutako aurrekontuaren % 20 onartuko da gehienez ere promozio eta kudeaketa kontzeptuetan, eta gehienez ere 500 euro izango dira.

DIRU-BALIABIDEAK

- Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

a) Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.

b) Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen gehienezko zenbatekoa lau mila eta berrehun (4.200) eurokoa izango da eta hilabeteko gehienez ere 700 eurokoa.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat. Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere. Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien % 50 baino gehiagokoa izango, ez eta 2.000 euro baino handiagoa ere.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta 2021eko otsailaren 28rako beranduenez ere.  

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa



Alberto Irazu
a-irazu@etxepare.eus
Teléfono: 943023402

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 08:30-14:00 

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032513

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da.

Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egongo dela onartuko da

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2019ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2020ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk