Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2019/2020 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenak iragartzen dira 2019-2020 ikasturtean maila hauetan ari diren ikasleentzat: Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren maila, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, bai eta ikastetxe pribatuetan daudenentzat ere, agindu honen 4.1.a) artikuluan jasotako kasuetan. Hori guztia dekretu honetan xedatutakoaren arabera: 69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari –hezkuntzaren arloan eskumenak dituen Sailak finantzatutakoari– buruzkoa, azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak emandako idazketan.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari behin betiko ebazpena eman ondoren, eskolara joandako egun-kopuruaren arabera. Ikasle onuradunek ikasketak egiten
dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean justifikatu beharko du zentroak laguntza horiek jaso izana, ordezkaritzak emandako aginduei
jarraituz.

Nori dago zuzenduta


HH-ko lehen zikloko 3. maila, HH-ko bigarren zikloa, LH, DBH eta OLH-ko ikasleak

Eskakizunak:

  • Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan xedatutakoa izan ezik, ematen den diru-laguntzaren izaeraren ondorioz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0168904

Ikaslearen eskabidea


Eskabideak, ikaslearen legezko ordezkariak behar bezala beteta, I. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira ikaslearen ikastetxeko zuzendariaren aurrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako lekuren batean, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Distantzien kalkulurako erreminta-GEOEUSKADI (Firefox edota Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu).

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaerara sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena eta laguntzen jakinarazpena sei hilabeteko epean egingo dira, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk