Toki-eremuan osasuna sustatzeko programak garatzeko laguntzak

[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]

Deskribapena


Xedea

1.– Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak iragartzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2019an, osasuna sustatzeko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

2.- Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2019ko ekitaldian:

  • a) PKPk sortzera eta/edo dinamizatzera bideratutako jarduketak, osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak tokian-tokian planifikatu eta garatzeko.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta PKPen esparruan garatzen baitira.

Parte-hartze komunitarioko prozesua, aurrerantzean PKP, egitura inklusibo eta partaidetzazko gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

Aurrekontuko zuzkidura

292.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.- Diruz lagundu daitezke hauen ondoriozko gastuak:

  • a) PKP dinamizatzea, helburu hauekin:
    1. Komunitateko eragileak erakartzea eta PKP ahalbidetzen duten aliantzak ezartzea.
    2. Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta errekurtso gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapatzea).
    3. Komunitatearen beharrizanak, asmoak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
  • b) Osasuna sustatzeko jarduerak egitea, jarduerok PKPren eraginez sortuak izanik eta jarduketa-esparru ezberdinetara bideratuak, komunitatearen beharrizanen, asmoen, arazoen edo bere interesekoak diren gaien arabera, hala nola, jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua, ongizate emozionala, osasuna edo ongizatea ahalbidetzen duten inguruneak, etab.

  • c) Toki-hedabideetan zabaltzea PKPren edo burutzen ari diren jarduketen berri, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.

2.- Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

  • a) Langile-kostuak ordaintzera bideratuak, langile-egiturak sortzea edo horiek egonkor mantentzea ekartzen dutenak.
  • b) Banku-kontuen interes zordunak; finantza-gastuak; administrazio-lizentziak; errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne direla: ordainketetan berandutzearen ondoriozko zehapenak; zerga, tributu eta tasak edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozeduren gastuak.
  • c) Balioespen-batzordearen ustez, laguntzaren xedearekin edo jardueraren exekuzioarekin bat ez datozen bestelako gastuak, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.

3.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez ditu muga hauek gaindituko: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100; proiektu bakoitzeko 8.000 euroko zenbatekoa; erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero.

Ordainketa-modua:

Laguntzaren % 70, ematen den unean, ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, eta onuradunak laguntza onartu eta gero.

Gainerako % 30a 2020an, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, erakunde onuradunak justifikatu eta gero diruz lagundutako proiektua egin dela eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Betekizunak

  • Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
  • Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
  • Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
  • Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte dirulaguntzen onuradun deklaratuak izateko laguntzak emateko ebazpenaren bidez. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira eskakizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute erakundeek -eskabide-formularioan jasota dago-, eta, han, honako hauek justifikatu: ez dutela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik eta, bereziki, dirulaguntzak itzultzeko obligazioak ordainduta dituztela. Hori guztia, agindu honen 7. eta 10. artikuluetan aipatutako egiaztatze-jarduketak eragotzi gabe.
  • Ezingo dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debekuren baten eraginpean daudenek ere, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.
  • Erakunde onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0088610

Eskaerak aurkezteko modua eta epea


Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Eskabide bat aurkeztu behar da proiektu bakoitzeko.

3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen izapide elektronikoei buruzko 21.4. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.

4. Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baldintza hauek betetzen dituzte:

  • a) Ordezkariak, baldin eta erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

5. Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak . Orobat, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu eta ondorengo jarduketetan, eta prozedura osoan, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.

2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.

3. Nire karpetara sartu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere lau hilabetekoa izango da prozedura ebatzi eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2020ko urtarrilaren 31

1. Diruz lagundutako jarduera benetan burutu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatu izanaren deskribapen-memoria, izapide elektronikoei buruzko 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoko II. eranskinean jasotakoa. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da memoria horretan, hala badagokio, betiere.
  • b) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • c) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatze aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela dirulaguntza eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
  • d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
  • e) Dokumentu osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.

2. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jarduketetan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2019. urtean sortutakoak badira.

3. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.

4. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa, izapidetze elektronikoari buruzko 21.5 artikuluan azaltzen den moduan.

5. Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk