2019ko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko enplegatuen prestakuntzarako.

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko enplegatuen prestakuntza finantzatzeko, 2019ko ekitaldian.

Deialdiaren ebazpena (PDF, 143 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

125.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren zuzkidura, gehienez, zenbateko hau izango dute:

ENTITATEA

MUGAK

Eusko Jaurlaritzako sailak

125.000 €

 

  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.

 

Ordainketa-modua:

  • %100a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahal izango dira beren langileentzat prestakuntza-plan edo -programak sustatzen dituztenak. Prestakuntza-plan edo -programak sustatu ahal izango dituzte:

  • Eusko Jaurlaritzako sailek.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Betekizunak

  • Prestakuntza-plana edo programa aurkeztea

  • Prestakuntza Beharren Analisia

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621

Kodea

0096507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntzetarako deialdira aurkeztu nahi duten entitate eskatzaileak honako dokumentazioa bete eta aurkeztu behar dute: eskaera-orria eta honekin batera prestakuntza plana edo programa, prestakuntzako diagnostikoaren ondorioekin, ekintza edo ekintzen deskribapena, beharraren justifikazioa edo onura, ekintza edo ekintzen kostua eta langile kopuruaren ziurtagiria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Prestakuntza-plan edo programaren betearazpenaren justifikazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk