Enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako laguntzak, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez. Lehiatu Ardoa programa 2019

[Lehiatu Ardoa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa ardogileen kanpo-sustapena laguntzea (Lehiatu Ardoa Programa, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzak).

Eskatzaileek 2019ko ekitaldian egindako alderantzizko misioen proposamen bat aurkeztuko dute, ezein deialditan aurkeztu gabeak izan beharko direnak.

Agindu honen xede nagusia da ardogintzaren sektoreko erakundeei laguntzea, zehazki diruz lagun daitezkeen misio horiek bestelako deialdietara aurkeztu ezin izan dituztenei, sektorera bideratutako laguntzak indartuta, sektoreari ezarri zaizkion zerga berriak direla eta.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetarako, 300.000 eurokoak dira.

Itzuli behar ez den laguntza-ehunekoa diruz lagundutako gastuen % 40 izango da.

Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deiturak kudeatzeko organoen kasuan, eta ardogintza-sektoreko enpresek partaidetutako irabazi-asmorik gabeko elkarteenean ere bai, diruz lagundutako gastuen % 60 izango da laguntza-ehunekoa.

Onuradun bakoitzari gehienez emango zaion laguntzaren zenbatekoa 15.000 euro izango da.

Edonola ere, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako gehieneko laguntza-zenbatekoak errespetatu beharko dira; 200.000 euro hiru zerga-ekitalditan.

Nori dago zuzenduta


- EAEn enpresa-egoitza eta zerga-helbidea duten enpresak.

- Enpresa ardogile txiki eta ertainak.

Enpresa txiki edo ertaintzat hartuko dira, 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorreko I. eranskina aintzat hartuz, 250 baino langile gutxiago dituzten enpresak, negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa edo txikiagoa dutenak, edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak. Enpresa txikitzat hartuko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak. Kasu bietan, elkartutako edo uztartutako enpresen langile eta mugen zenbatespena 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da.

- Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri-deiturak kudeatzeko organoak.

- Ardogintzaren sektoreko enpresez bakarrik osatutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak, helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea dutenak.

Eskakizunak:

  • Deialdira aurkeztuko diren alderantzizko misio guztiak 2019 urtean egitekoak izan beharko dira.
  • Enpresa ardogileek jarduerari ekiteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan (NEIE) inskribatuta egon.
  • Onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran edo deialdi hau arautzen duten oinarrietan xedatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak.
  • Ezingo dute lege honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako zirkunstantzietako batean dauden pertsonek edo erakundeek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Marian Alustiza / Elisa Torre-Enciso

Telefonoa: 945 01 96 84

E-mail: m-alustiza@euskadi.eus / e-torre-enciso@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaera epea irekitzen denetik eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk