ID1 - EUSKARA INGURUNE DIGITALEAN (19/20) - EUSKARAZKO EGITASMOAK

[ID1_EUSKARA INGURUNE DIGITALEAN]

Deskribapena


Xedea

Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edo normalizatzeko dirulaguntzak ematea: Interneten edukiak euskaraz soilik hedatuko dituzten egitasmo ez komertzialak.

Mota hauetako egitasmoak aurkeztu ahal izango dira:

- Berriak: 2019an abian jarriko diren egitasmoen garapena eta horiek hornitzeko euskarazko edukiak.

- Lehendik abian dauden egitasmoak: horietan funtzionalitateak hobetzea edo gehitzea edota euskarazko edukiak gehitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuari dagokionez:

  • Egitasmo bakoitza burutzeko ezin izango da 20.000 euro baino gehiagoko eskaera egin.
  • Egitasmoaren kudeaketarako gastuek ezin izango dute gainditu egitasmoa gauzatzeko gainontzeko gastuen guztirakoaren % 5a.
  • Bestelako gastuetan (funtzionamendu-gastuak barne), gehienez ere, egitasmoa gauzatzeko gastuaren % 5 hartuko da kontuan, eta bestelako gastu horiek zein kontzepturi dagozkion zehaztuko da.
  • Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du ezinbestean, % 40koa hain zuzen ere.

Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntzari dagokionez:

  • Esleipena ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango.
  • Gehienez ere 20.000 eurokoa izango da.
  • Gutxienez 2.000 eurokoa izango da.

 

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:

  1. Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, dirulaguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
  2. Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren. Edozein modutan ere, bigarren ordainketa hau 2020an burutuko da kasu guztietan.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Jarduera ekonomikoa duen pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea edo dagokion erregistroan inskribatuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean altan egotea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzea

Jarduera ekonomikoa duen pertsona fisikoa

Eskakizunak:

  • Autonomoen erregimenean alta emanda egotea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean altan egotea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzea

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua aurkeztea
  • Egitasmoaren deskribapen teknikoa aurkeztea
  • Euskarazko edukien lagina aurkeztea, edukiak baloratu ahal izateko.
  • Egingo den egitasmoaren prototipoa aurkeztea, diseinua eta oinarrizko funtzionalitateak baloratu ahal izateko.
  • Egitasmoan edukien lizentziari buruz erabiliko den politika edo arauei buruzko testua aurkeztea.
  • Aurreko urteko euskarazko bisita-kopuruari edo erabilera-datuei buruzko txostena edo grafikoak aurkeztea, lehendik abian dauden egitasmoen kasuan.
  • Araudian ezarritako baldintzak betetzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza:

  • Ane Crespo 945 019458
  • Elene Etxezarreta 945 019298
  • Jone Aboitiz 945 019298

E-posta helbidea: euskara-ikt@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0128007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orrira sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Dirulaguntza onartzea


1.– Dirulaguntzaren onuradunak esleitutako dirulaguntza onartu egin behar du. Onuradunak, esleipenaren jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean dirulaguntza onartzen duela adierazi behar dio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.

2.– Epe horretan dirulaguntzaren onarpena aurkezten ez bada, onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia
  • Dirulaguntza onartzea (pdf , 977.96 KB)

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Onartutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da.

2020ko martxoaren 31ra arteko epea dago justifikazioak aurkezteko.

Hala ere, gogoratu behar da egitasmoak bukatzeko, merkaturatzeko eta publikoaren esku uzteko epea 2019ko abenduaren 31ra artekoa dela. Hona Aginduak honen inguruan xedatzen duena:

Deialdiaren epealdia bete aurretik, hau da, 2019ko abenduaren 31rako, diruz lagundutako egitasmoek guztiz bukatuta eta publikoari zabalik egon beharko dute, edozeinek erabiltzeko moduan. Osorik bukatutzat jo ezin diren egitasmoei edo publikoari zabalik edo merkatuan eskuragarri ez dauden egitasmoei emandako laguntza osoa erreklamatuko zaio dirulaguntzaren onuradunari, eta ez da betetako zatiaren araberako likidaziorik bideratuko. Beraz, 23. artikuluari jarraiki, dirulaguntza itzultzeko espedientea bideratuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk