Ekodiseinuaren, ekonomia zirkularreko frogapenaren, eta ekoberrikuntzaren alorreko proiektuetarako laguntzak. 2019

Deskribapena


Xedea

Euskal industriak ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko laguntza programaren helburua da industriako materialen efizientzia handitzea eta produktuen iraupena eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bitartez. Horiek dira Euskal Herriko Ekonomia Zirkularraren 2030eko Estrategiaren ardatz gakoak.

Deialdian hiru laguntza lerro sartzen dira:

  • Ekodiseinua
  • Ekonomia zirkularreko erakusketa
  • Ekoberrikuntza.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/07/29 – 2019/10/18

ZENBATEKOA: 870.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Ekodiseinuko 1 lerroan eta Ekonomia zirkularreko erakusketako 2 lerroan, enpresa pribatuek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, eta, batez ere,  industriaren sektorekoek, tartean direla elikaduraren industriakoak, eraikuntzaren eta ontzi eta enbalajeen industriak, bai eta konponketa zerbitzu aurreratuak eta industriaren sektorearekin lotura duten beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta oinarrietan jasotako  baldintzak  betetzen badituzte.

Ekoberrikuntzako 3 lerroan enpresa pribatuek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kideek ere, berrikuntzaren emaitzak merkatuan jartzeko bokazioa baldin badu VI. Eranskineko adierazleetako inpaktu potentzialarekin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Hauek dira erakundeek bete beharko dituzten baldintzak:

  • Egoitza soziala edo gutxienez jarduera leku bat Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
  • Diruz lagundutako jarduerak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten instalazioetatik garatzea.
  • Egoera erregularizatuta edukitzea, zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, indarreko legeriaren arabera eskatzekoak diren mugen arabera

INFORMAZIO:

Informazio gehiago: Web IHOBE