Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen 2019ko deialdia (EHE)

[ehe_2019]

Deskribapena


Xedea

Xedapen honen helburua da ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (2019ko ekainaren 26ko 120. zk. EHAA) arautzen dituen laguntzen deialdia egitea; laguntza horiek gatazka-testuinguruetan eta indarkeriazko beste egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten herrialdetara bideratuta daude, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuz.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

2019ko irailaren 3ko ebazpenaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2019ko deialdia egiten duenaren 2 artikuluan dago.

Esku-hartze mota: ekintza humantarioko estrategiak (EHE): 2.900.000 € *

* Zuzkidura esleitzerakoan, lehentasuna emango zaie Afrikako kontinentean garatuko diren eskabideei. Dirulaguntza jaso dezaketen eskabideak badaude eta, norgehiagoka-prozeduraren ondoriozko hurrenkera dela-eta, ezin bazaio dirulaguntzarik esleitu Afrikan garatuko den estrategia bati, dirulaguntza emango zaio, lehenik eta behin, kontinente horretako dirulaguntzen artean puntuaziorik onena lortu duenari. Gainerako testuinguruetan egikaritu beharreko esku-hartzeen beheranzko hurrenkerari jarraituko dio laguntzen emakidak, modalitate honetako funtsak agortu arte.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Deialdi hau hurrengo betekizunak betetzen dituzten erakunde edo erakunde elkarteei zuzenduta dago:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan izena emanda egotea;

b) ekintza humanitarioko esku-hartzeak xede gisa estatutuetan jasota edukitzea edota aurretiazko etengabeko lana egiaztatzea, gutxienez bi uretan;

c) ekintza humanitarioko estrategia bat eskatuz gero, ekintza humanitarioko plan estrategikoa edukitzea, bere egoitzatik egiten duen lanerako.

(Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. artikuluan)

Esku-hartzeei dagokienez, hauek ere zenbait betekizunekin bat etorri beharko dira:

a) deialdiaren aurrekontu-ekitaldian hastea;

b) 12 hilabeteko iraupena izatea, proiektuen kasuan (PRE) eta 24 hilabetekoa, estrategien kasuan (EHE);

c) tokiko erakunde baten, edo batzuen partaidetza edukitzea, bazkide-elkarte bat badira. Tokiko erakundeak edo erakundeek (elkarte bat osatzen badute), nortasun juridikoa izan behar dute eta inoiz zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana ziurtatu beharko dute. Era berean, dirulaguntzaren xede diren jarduerak osorik edo partzialki zuzenean egitearen erantzukizuna izango dute;

d) ekintza humanitarioko estrategien kasuan, esku hartzeek erakunde humanitarioak sendotzeko ekintzak jaso beharko dituzte, krisiaren eraginpeko pertsonei hobeto lagundu ahal izateko; gainera, lekukotza, salaketa eta eraginen ekintzak ere jaso beharko dituzte, krisi horiek sortzen dituzten kausei buruz euskal herritarrak sentsibilizatzeko.

(Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 6.artikuluan)

 

 

Eskakizunak:

  • Estar dado de alta en el Registro de Agentes de Cooperación antes de solicitar la ayuda.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa,2

01007, Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 018 087

Posta elektronikoa: agencia@elankidetza.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk