2019ko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakunde autonomoen enplegatuen prestakuntzarako.

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakunde autonomoen enplegatuen prestakuntza finantzatzeko, 2019ko ekitaldian.

Deialdiaren ebazpena (PDF, 142 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

35.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren zuzkidura, gehienez, zenbateko hau izango dute:

ENTITATEA

MUGAK

Erakunde Autonomoak

35.000 €

 

  • Erakunde bati esleitzen zaion laguntzak ezingo du gainditu erakundearen prestakuntza-plan edo programaren kostuaren %50a.
  • Eskatutako zenbatekoan batura aurreikusitako zuzkidura baino handiagoa bada, honako proportzio hau hartuko da kontuan: entitate bakoitzak duen langile-kopurua, entitate eskatzaile guztietako langile-kopuruaren aldean.

 

Ordainketa-modua:

  • %100a, prestakuntza-plan edo programak gauzatzeagatiko diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena argitaratzen denean. Ordainketa hori planaren edo programaren kontura emandako entregatzat hartuko da.
  • Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta.
  • Erakundeak egokitu zaiona baino gehiago jaso badu, itzuli egin beharko du behar ez den bezala jasotako kopuru hori.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahal izango dira beren langileentzat prestakuntza-plan edo -programak sustatzen dituztenak. Prestakuntza-plan edo -programak sustatu ahal izango dituzte:

  • Erakunde Autonomoek.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Entitatearen ordezkaritza

Betekizunak

  • Prestakuntza-plana edo programa aurkeztea

  • Prestakuntza Beharren Analisia

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAP

Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Telefono zenbakiak:
9450 17621/ 9450 17684

Kodea

0096508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Erakunde autonomo bakoitzak prestakuntza-plan bat eta prestakuntza beharren diagnostikoaren ondorio garrantzitsuenak aurkeztu behar ditu.

Prestakuntza-planean oinarrizko informazio hau islatuko da: ekintzaren edo ekintzen deskribapena, beharraren justifikazioa eta ekintzaren edo ekintzen kostea.

 Izapideak ordezkariaren izenean eginez gero, aurreko baldintzez gain, atribuzioen ordezkaritzarako inprimakia beteko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Prestakuntza-plan edo programaren betearazpenaren justifikazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk