Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak: beste nazioarteko azokak (2019)

[azokak_bestelakoak]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek, euskal artisten lana bultzatzeko, 2019an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

41.000 euro

Prestazio ekonomikoa

a) Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko (Madril. Espainia), gehienez ere, hamasei mila (16.000) euroko kopuru osoa bideratuko da.

Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua standaren alokairurako kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere zortzi mila euroko (8.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

b) Espainiako Estatutik at antolatzen diren eta jarraian zerrendatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko diru-laguntzetarako: hogeita bost mila (25.000) euro gehienez ere.

- Ameriketako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia).

- Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), baina diru kopuru hori gehienez ere hamar mila (10.000) eurokoa izango da Ameriketako azoken kasuan eta zortzi mila (8.000) eurokoa Europako azokenean.

c) Aurreko letran aipatzen ez diren beste nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko diru laguntzak a) eta b) letretako diru-kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira.

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere lau mila euroko (4.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

Erabiltzaile berak azoka guztietarako jasotako dirulaguntzen batura ez da inoiz hogeita lau mila (24.000) euro baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Alberto Irazu a-irazu@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua. Tabakalera eraikina. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia-San Sebastián.
  • Harrera ordutegia: 08:30-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Teléfonoa: 943 023402
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032206

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Esleipen-ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez hilabeteko epean emango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Diru-laguntza justifikatzeko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da.

Jarduera abenduan bada, 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakiak

  • Beste finantziazio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili badituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk