Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak (2019)

[arte plastiko eta ikusizkoetako sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

Euskal kultura 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Deialdiko modalitate honetan:

  • Arte plastiko eta ikuskizkoak:

2019. urtean arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…).

Ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere, erakusketa iraunkorrak kasu. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

Aurrekontuko zuzkidura

60.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Eskaeren ebaluazio irizpideak eta ebazpen proposamenak:

Eskatzaileen ibilbide profesionala%20 arte
Kide kopurua            3 puntu
Taldearen antzinatasuna3 puntu
Sorturiko kultur ekoizpenen berritasuna6 puntu
Azken 3 urtean atzerrian burututako ekitaldi kopurua8 puntu
Jarduera garatuko den espazioa/gertakizuna%35 arte
Hiriak eta herrialdeak 10 puntu
Antzoki, areto ala espazioaren ezaugarriak, nazioarteko programazioa eta izaera profesionala 25 puntu
Proiektuaren auto-finantzazio maila%10 arte
Proiektuaren auto-finantziazio maila 10 puntu
Eskatzailearen presentzia digitala5 puntu
Web-orri, sare sozial, eta gainontzeko komunikazio euskarri digitaletan euskarazko eta ingelesezko bertsioa izatea5 puntu
Proiektuaren ezaugarriak eta Etxepareren helburuekin duen lerratze maila %30 arte
Jasotako sariak eta kritika espezializatuak, autore edo taldearen proiekzioa10 puntu
Euskeraren presentzia proiektuan10 puntu
Proiektuak euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena10 puntu

Balorazioan lor daitezkeen puntuen %50 lortzen ez duten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango. Jasotako puntuazioari dagokiona muga honetatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko.

Diruz laguntzen diren gastuak:

  • Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Gastu amortizagarririk ez da onartuko.

Diru laguntzaren zenbatekoak:

1. Laguntzen zenbatekoak:

  • Gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko Espaniar Estatuan: hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako, eta berrogei (40) euro dietarako.
  • Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako, eta dieta kontzeptuko hirurogei (60) euro dietarako.
  • Hurrengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietako beste egun bat.
  • Arte-plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
  • Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

2. Arte plastikoak eta ikusizkoak jardueren diru kopuruak:

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

  1. Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.
  2. Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen gehienezko zenbatekoa lau mila eta berrehun (4.200) eurokoa izango da eta hilabeteko gehienez ere 700 eurokoa.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa



Alberto Irazu
a-irazu@etxepare.eus
Teléfono: 943023402

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 08:30-14:00 

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da.

Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egongo dela onartuko da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia

Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2019ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2020ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk