Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektuetarako laguntzak, minimis laguntzen araubidea baliatuta. Ardoinb 2019

[ARDOINB 2019]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintza eta ardogintzako sektorean inbertitzeko proiektu hauetarako laguntzen deialdia egitea 2019rako: mahastizaintza eta ardogintzako sektoreari laguntzeko programa nazionalei buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera eta Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023ko programako neurriak aplikatzeko urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren arabera egindako 2018ko eta 2019ko deialdietan laguntza jaso ez duten proiektuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

2.800.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauen finantziaziorako, 2019ko ekitaldirako, 2.800.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura bakarrik finantzatuko da, eta horietatik 2.000.000 euro 2019rako ordainketa-kredituari dagozkio, 400.000 euro 2020rako konpromiso-kredituari eta, beste 400.000, berriz, 2021erako konpromiso-kredituei.

Nori dago zuzenduta


Eskabidea egiten den unean MAE programaren (ardoa inbertsioa) 2018ko eta 2019ko deialdietan parte hartu dutela egiaztatzen duten mahastizaintza eta ardogintzako enpresak; deialdi horietan, enpresa horiek egindako eskabideak aukeratuak, lehenetsiak eta urtarrilaren 12ko 5/2018 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoaren arabera onartutako eskabideen behin betiko zerrendan sartutakoak izatea; eta programa horretan aurrekontu-zuzkidura faltagatik laguntzarik jaso ez izana.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Miguel Angel Osua

Telefonoa: 945 01 97 10

E-maila: ma-osua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1091801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk