Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak

[prestatzeko-bekak]

Deskribapena


Xedea

Osasunaren arloan prestakuntza-planak gauzatzeko bekak eta laguntzak, 2018. urtean hasiko diren prestakuntza-planetarako:

  • Atzerriko zentroetan prestakuntza-egonaldiak eta jarduerak egiteko bekak eta laguntzak.
  • Bekak eta laguntzak, estatuko unibertsitate-zentroetan, gaitasun aurreratuak eskuratzera bideratutako prestakuntza-jarduerak egiteko lau arlo espezifikotan: kudeaketa sanitarioa, osasun publikoa, eta zainketa aringarriak eta familia eta komunitate-medikuntzan. Prestakuntza-jarduerek Graduondo kategoria (titulu ofizialak edo propioak) izan behar dute. Graduondo horiek gutxienez 60 ECTS kredituko karga akademikoa izango dute.

Aurrekontuko zuzkidura

108.010 €

Prestazio ekonomikoa

Muga 

Bekaren diru-hornidurak ezingo du hileko 1.500 €ko gehienezko zenbatekoa gainditu. Matrikularako zenbatekoa ezingo da izan 8.000 € baino handiagoa; ostaturakoa ez da izango hilean, 1.000 € eurokoa baino handiagoa; mantenu-gastuak ezin izango dira 500 € euro baino handiagoak; eta bidaia eta materialerakoa, ez da 2.000 € eurotik gora pasatuko.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren %75a Erabakiarekin batera emango da. Gainontzeko %25a jasotzeko, bekaren onuradunak, prestakutza burutu, eta gehienez, bi hilaberen buruan Aginduan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Goi-mailako edo erdi mailako unibertsitatea izatea.

Betekizunak

  • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0086105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire karpeta ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatu ahal izateko, eta jasotako dirua behar bezala aplikatu dela justifikatu ahal izateko, erakundeek hemen agertzen den dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztuko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
III. Eranskina - Ase betetze-mailaren gaineko galdeketa

Beste tramite batzuk