Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Lehen aukera programa 2017

[lehen_aukera_2017]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

Informazio gehiago  

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

3.846.154 euro, praktiketako kontratuak eta kontratu mugagabeak finantzatzeko; eta 153.846 euro, berriz, entitate kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bil, erregistra eta kudea ditzaten finantzatzeko

Ordainketa-modua:

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu

Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

  • Lehendabizi, % 52 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.
  • Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, % 48, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta.
  • Entitate kolaboratzaileek diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko dute, Lanbideko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Enpresa onuradunak: Enpresa pribatuek, praktiketako kontratuak eta/edo kontratu mugagabeak egiteagatik, beren forma juridikoa edozein izanda ere, banako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, hala nola elkarteek eta fundazioek

Eskakizunak:

  • Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan % 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka
  • Deialdi honen bidez kontratatuko den eta diru-laguntzaren eskaeraren helburua den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean
  • Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita

  • Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea

  • Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea

Diruz lagundutako kontratuak gauzatzearekin amaitzen diren enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik, 4.3 eta 4.4 artikuluetan araututako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren –Entitate Kolaboratzaileek

Betekizun orokorrak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Ez egotea zigortuta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki
  • Ez egotea Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13an artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debekutan
  • Ez egotea inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik izapideetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako eta izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasia izanik, oraindik abian dagoena
  • Nork aurkez daitekeen

    Deialdi honen xedea da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzea, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete beharko badituzte:

    a) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua. 

    b)  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta kontratua egiterakoan langabea izatea. 

    c) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako titulu bat izatea: 

    - Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza, Arkitektura. 

    - Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa. 

    - Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira. 

    - Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk. 

    - Profesionaltasun ziurtagiria. 

    Lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sistemaren datu-basean identifikatuta dauden.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-181.327/945-181.338

Kodea

10159

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data : Deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo eguna .

Amaiera-data :

  • Entitate kolaboratzailea izatea lortzeko eskabidea (I. eranskina): 2017ko irailaren 15
  • Praktiketako kontratuak eta/edo kontratu mugagabeak diruz laguntzeko eskabidea (II. eranskina): 2017ko azaroak 10
  • Lan-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea diruz laguntzeko eskabidea (III. eranskina): 2018ko urtarrilaren 2tik otsailare 28ra bitartean.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • I. eranskina (Erankunde Kolaboratzailearen Baimena, 4.4. art.)
  • II. eranskinari (Euskal enpresentzako diru-laguntza) honako informazio hau erantsiko zaio:
    • Legezko ordezkariaren NAN/AIZren fotokopia, edo datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena..
    • Ordezkotasuna egiaztatzen duten notario-ahalordeen fotokopia.
    • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen kopia, erakundea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.
    • LLOri egindako jakinarazpenaren kopia.
    • Hirugarren Interesatuaren alta-dokumentua .
  • III. eranskinari (Erakunde Kolaboratzailearentzako diru-laguntza) honako informazio hau erantsiko zaio:
    • Erregistratu eta/edo kudeatutako enplegu-eskaintzen zerrenda, haietako bakoitzean deialdi honen babesean kontratatutako pertsonekin.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orriak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskaera egiten denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
PRAKTIKETAKO KONTRATAZIO ZIURTAGIRIA

Kontratuen Justifikazioa


Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena:

Memoria hori aurkezteko epea:

a) Praktiketako kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

Eta edozeinetara ere, 2018ko abenduaren 20a baino lehen.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk