Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak zehazteko deialdia (2017-2018).

[HEZKUNTZA INKLUSIBOA]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten zaie eska ditzatela ituntzeko unitateak lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2017-2018 ikasturterako.

Aurrekontuetako bi ekitaldiren kargura finantzatuko da ikasturtea, eta hezkuntza-kontzertuak finantzatzera bideratutako aurrekontu partidetan dauden kredituen arabera baimenduko da gastua.

Ordainketa-modua:

Agindu honen bidez arautzen diren diru-laguntzen ordainketa aurretiaz egingo da, lau hilerik behin, ordainketa eskuordetua arautzen duen urriaren 15eko 289/1993 Dekretuaren arabera, ordainketa-mota horrek eragina duen etapetan.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

    Eskakizunak:
    • Ikasgela irekiko unitate bat itunduko badu, ikastetxeak 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
    • Hezkuntza sendotzeko proiektuetan unitate bat ituntzeko, deialdian 3.2 eta 4.2 artikuluetan jasotako baldintzak bete eta 4.1 artikuluan ezarritakoa akreditatu beharko du.
    • Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitate bat ituntzeko, ikastetxeak honako 3.3 eta 4.4 artikuluetan hurrenez hurren deialdiko jasotako baldintzak bete beharko ditu aldi berean ikastetxeak eta 4.3 artikuluan ezarritakoa akreditatzea.
  • Betekizun orokorrak

    • Hezkuntza-itunen Erregelamendua onartzen duen Dekretuan (irailaren 8ko 293/1987) ezarritako itun-araubidearen berezko baldintzak bete beharko dituzte ikastetxeek.

    • Lehen Hezkuntza berezi irekian eta Bigarren Hezkuntza berezi irekian itundu beharreko unitateek aldez aurretik baimenduta egon beharko dute indarreko legeriarekin bat etorriz.

    • Ikastetxeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    • Ikastetxeek bermatuko dute betetzen dela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. zenbakian xedatua, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarria.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdi hau sei hilabeteko epean ebatziko da, agindu honetako 5. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk