Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa - Hedapen-jarduerak 2017

[Hedapen-jarduerak 2017]

LABURPENA
Xedea

Berrikuntza eta enpresa-lehiakortasuna hedatzeko eta hobetzeko jarduerak sustatzeko programa arautzea da, baita merkataritza-sektoreko negozio-joera berriak ezagutzea ere.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko merkatarien elkarteek eta taldeek edo elkarte mistoek, baita horien federazioek edo taldeek ere.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Betebeharrak Informazio xehatua

    Ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuan arautzen den Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuta egotea.

Aurrekontuko zuzkidura
250.000 €
Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota 

    1. Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren ikastaroak, baldin eta beren fitxa teknikoan zehaztutako ezaugarriak betetzen badituzte (helburua, programa, iraupena eta modalitatea).
    2. Helburu gisa berrikuntza eta enpresa-lehiakortasuna hedatzea eta hobetzea duten jardunaldi teknikoak, baita negozio-joera berriak ezagutzea ere, Agindu honen II. eranskinean zehaztutako zerrendarekin bat etorriz.  

    Ikastaroek eta jardunaldi teknikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte diruz laguntzeko modukoak izateko: 

          1. Laguntza eskatzen duen erakundeak antolatuak izatea, eta merkataritza-sektoreko enpresariei eta horien langileei zuzenduta egotea.
          2. 2016eko ekitaldi ekonomikoan garatzea.
          3. Gutxienez 10 enpresaren parte-hartzea izatea. Horietatik gehienez % 30 ostalaritzaren edo zerbitzuen sektorekoak izan daitezke.
          4. Ikastaroak edo jardunaldi teknikoak ematen dituen pertsona ez izatea erakunde onuradun bateko antolamendu-egiturako kide.
          5. Jardunaldi teknikoek gutxienez 2 orduko eta gehienez 5 orduko iraupena izango dute, eta egun bakarrean egingo dira.
          6. I. eranskinean aipatzen diren ikastaroetako edozein ematen duen pertsona fisikoak edo juridikoak prestakuntza-jardueren ekitaldiari dagokion Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko du.
          7. Ikastaro batek modulu bat baino gehiago barne hartzen baditu, modulu horiek guztiak gauzatu beharko dira. 

    Aurrekontu-dotazioa 

    Diruz lagun daitezkeen gastuen % 80ra arte finantzatuko dira, eta diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, laguntzaren urteko eskaeraren helburu diren jarduera guztientzat. 

    Diruz lagungarri gastuak  

    a)   Ikastaroak:

          -   Ikastaroa emango duen pertsona fisiko edo juridikoaren kontratazioa, gehienez 100 euro orduko.

          -   Gauzatu beharreko jardueraren sustapena.

          -   Jardueraren euskarriaren dokumentazioa edo edizioa.

          -   Gastu arruntak, jarduera egiteari zuzenean egotz dakizkiokeenak, erakunde eskatzaileko langileen gastuak izan ezik.

    Ikastaro bakoitzean diru-laguntza jaso dezaketen gastuen guztizko zenbatekoa ez da 1.700 eurotik gorakoa izango (1.000 euro ikastaroa emango duen pertsona fisiko edo juridikoaren kontrataziorako, eta 700 euro gainerako gastuetarako). Ikastaro batek modulu bat baino gehiago badu, muga hori modulu bakoitzerako ezarriko da. 

    b)   Jardunaldi teknikoak:

          -   Hizlarien kontratazioa, gehienez 200 euro orduko.

          -   Gauzatu beharreko jardueraren sustapena.

          -   Jardueraren euskarriaren dokumentazioa edo edizioa.

          -   Gastu arruntak, jarduera egiteari zuzenean egotz dakizkiokeenak, erakunde eskatzaileko langileen gastuak izan ezik.

          -   Hizlarien lekualdaketaren, ostatuen eta mantenuaren gastuak.

          Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen guztizko zenbatekoa ez da jardunaldi tekniko bakoitzeko 1.700 eurotik gorakoa izango (1.000 euro hizlariak kontratatzeko, eta 700 euro gainerako gastuetarako).

    Deitzen duen erakundea
    • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
    Ebazten duen erakundea
    • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
    ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
    • Solicitud y aportación de documentación

       

      Ebazpen hau 2017ko ekainaren 28ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2017ko irailaren 11n amaituko da, 12:00etan. 

      Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

      Eskaera guztiek kanal elektronikoa erabili beharko dute.

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
    Diru-laguntza emateko modua
    Lehiaketarik gabe
    Isilbidearen ondorioak
    Baietsiak
    Errekurtsoak
    • Gora jotzeko errekurtsoa

      Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

      Zer egintzaren aurka jartzen da?

      • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
      • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

      Zer organori jartzen zaio?

      • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

      Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

      • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
      • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

      Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

      • 3 hilabete.

      Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

      • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
      • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

       Zer errekurtso jar dezakezu gero?

      • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
      • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

      Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

      Aurkeztu beharreko dokumentuak
    KONTAKTUA
    Harremanetarako datuak

    AURREZ AURREKO ARRETA

    1.- Kontsulta teknikoak informatikari buruz 

    2.- Kontsulta behean aipatutako gaiei buruz: 

    • Hirugarren pertsonentzako ahalordea
    • Aurkeztu beharreko dokumentuak
    • Izapide telematikoaren prozedura
    • Dirulaguntzaren Agindua 

    Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

    Samaniego,2

    01008 Vitoria-Gasteiz

    Tlf.: 945 01 70 54

    E-maila: mj-cubo@euskadi.eus 

    Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

    General Concha, 23

    48010 Bilbao

    Tlf.: 944 03 14 26

    E-maila: i-lopezperez@euskadi.eus 

    Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

    Easo, 10

    20006 Donostia

    Tlf.: 943 02 25 65

    E-maila: t-urkiola@euskadi.eus 

    Merkataritza Bulego Teknikoak

     

    Kodea
    0028904