Eskolako Agenda 21 programak garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak. 2017ko deialdia.

[ESKOLAKO AGENDA 21 2017]

Deskribapena


Xedea

Hezkuntza-komuniatearen partaidetzan dago oinarrituta, ikasleriari aparteko protagonismo emanez eta udalerriaren garapen iraunkorrean lagunduz.

Eskolako Agenda 21 programak proposatzen duen hezkuntza-praktikak ikasleari lagunduko dio, batetik, inguruan dituen ingurumen-arazaok ezagutzen eta horietaz jabetzen, eta, bestetik, modu arduratsuan gizarte justuago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde egiten.

Aurrekontuko zuzkidura

640.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza muga:

- 5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.

- 3.000 euro, gainontzeko ikastetxeentzat.

 

Ordainketa-modua:

Onartutako diru-laguntzaren ordainketa bi aldi hauetan egingo da:

- Onartutako zenbatekoan %80, diru laguntza onartu ondoren, agindu honen 16 artikuluaren letra a) ezarritakoarekin bat etorriz.

- Gainerako %20a, berriz, justifikazioko izapidea behar den bezala bete ondoren ordainduko da.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itunpeko pribatuak

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiketuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ezaguera ikastetxearen irudikapeneko organo gorenaren proiektuari buruz akreditatzea.

  • Ezaguera ikastetxeko klaustroaren proiektuari buruz akreditatzea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0038404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Erakundeek euskaraz nahiz gaztelaniaz, nahi bezala, aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek, edozein erakunde publiko edo pribatutatik xede beragatik bestelako diru-laguntzarik jasoz gero, eskaerarekin batera, "beste finantzaketa iturri batzuk" eredua aurkeztu beharko dute. Bestalde, diruz laguntzeko proiektuaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, "EA21 Proiektu Edukia.xls" formularioa bete eta aurkeztu beharko dute.

Eskabide bat baino ez da onartuko ikastetxe bakoitzeko.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxtegi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente ere kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideaz sail bereko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatu ahal izango da. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek 2018ko ekainaren 20a baino lehenago justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntzaren erabilera, Nire Kudeaketak helbidearen bitartez.

Kontu zurigarri sinpletu baten bitartez egingo da justifikazioa, eta horretarako dokumentu hauek ekarriko dituzte:

 

a) Diru-laguntza eman zenean ezarritako baldintzak bete direla erakusten duen oroitz-idatzia. Memoria egitean, hauek hartu beharko dira kontuan:

 

  •  Eskolako Agenda 21 ikastetxeko hezkuntza- eta curriculum-proiektuetan eta ikastetxeko urteko planaren barruan txertatzea.
  •  Ingurumen-batzordearen osaera eta proiektua aurrera eramateko bestelako antolamendu-neurriak.
  •  Hobetzeko helburuak eta diagnostikoaren ebaluazio-adierazleak hiru ardatz nagusietan oinarrituta, hots: Parte-hartzea, Kudeaketa eta Curriculum-berrikuntza.
  •  Ekintza-plana abian ipintzea.
  •  Udal-foroetan parte hartzea.
  •  Proiektua hautatutako adierazleen bitartez ebaluatzea.

 Ingurugelak memoria-eredua emango du

 

b) "EA21 Proiektuaren Justifikazioa.xls" formularioa, non jardueraren gastuak eta inbertsioak zerrenda sailkatua eta irakasle baia ikasleei dagozkien datuak baitatoz.

 

c) "Kontu justifikatzailea.pdf" formularioa, non hartzekoduna eta dokumentua identifikatuko baitira eta zenbatekoa, jaulkipen-data, ordaintze-eguna (halakorik bada), eta, bestalde, jarduera finantzatzen lagundu duten beste diru-sarrerei nahiz diru-laguntzei buruzko xehetasunak ere azalduko diren, horien zenbatekoa eta jatorria aipatuta beti ere. Formulario hau bera erabilita, halaber jakinaraziko dira zer aldaketa egin zaizkion proiektuari, aipatuz aurreikusitako jarduera, horrek pairatutako aldaketak eta horien motiboak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk