Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2016/2017 ikasturterako.

[TRANSP-ESCOLAR]

Deskribapena


Xedea

Eskola-garraiorako banakako esleipenetarako deialdia egiten da, 2016/2017ko ikasturtean eta irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn matrikulatutako ikasleentzat, maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa da dekretu hori, hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa, hain zuzen.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Nori dago zuzenduta


  • Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak

    Eskakizunak:
    • Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:
  • Betekizun orokorrak

    • Ez egotea diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

    • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzea, lege horren 13.2.e) artikuluan xedatutakoa izan ezik, ematen den diru-laguntzaren izaeraren ondorioz.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

    Ikaslearen eskabidea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hileko epean emango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Ikastetxearen eskabidea


    Beste tramite batzuk