2016-2017 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak.

[ProyIVPVFP]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planari jarraitzen dioten berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta horrela, aldi berean, horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako zentroei eta enpresei, batik bat, ETEei, helarazteko aukera ahalbidetu dadin.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak Informazio xehatua

    Ikastetxe pribatuaren titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoak, baldin eta, 2016-2017 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoan erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloak badituzte itunduta.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak ematea.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako egoeraren baten ez egotea.
  • Lankidetzako proiektuak badira, kide guztiek bete beharko dituzte betekizunok.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. 
    Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
770.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatituta ordainduko dira, zehazki, hiru ordainketa eginez. Honela egingo dira ordainketak:

  1. Lehenengo ordainketan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 33 ordainduko da, betiere 17.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  2. Bigarren ordainketan, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 57 ordainduko da, 2017ko ekitaldian, diruz lagundutako jardueraren % 60a gauzatu ostean, betiere Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldeko ebaluazioko txostena egiten badu, eta ordezko irakasleen gastu-zerrenda 2017ko martxoaren 1ean aurkeztu ondoren (III. Eranskina).
  3. Hirugarren ordainketan gainerakoa ordainduko da; hots, % 10, diruz lagundutako proiektua amaitutakoan, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko atal guztiak bete ostean.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Ordezko irakasleen gastu-zerrenda 2017ko martxoaren 1ean.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Onuradunek, 2017ko irailaren 19a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dituzte.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0120404