Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Lehen aukera programa 2016
[LEHEN_AUKERA _2016]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.
Informazio gehiago
Aurrekontuko zuzkidura
7.500.000 euros7.010.000 euro, praktiketako kontratuak eta kontratu mugagabeak finantzatzeko; eta 490.000 euro, berriz, zentro laguntzaileek enplegu-eskaintzak bil, erregistra eta kudea ditzaten finantzatzeko.
1.- Lan-kontratu mugagabeak baita ere gutxienez 6 hilabete iraungo duten praktiketako kontratuak, baldin eta gazteei egiten bazaizkie, eta haien helburua bada EAEko lantokietan lanpostuak betetzea.
2.- Era berean, diruz lagundu ahal izango da deialdiaren 4.3 eta 4.4 artikuluek araututako zentro kolaboratzaileek enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzea, haiek, azkenean, eta deialdi honen babesean, diruz lagun daitezkeen kontratuak formalizatuta amaitzen badira.
Diru-laguntzaren zenbatekoa:
1.- Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da, era honetara:
Titulu akademikoa | Praktiketako kontraturako diru-laguntza | Lan-kontratu mugagaberako diru-laguntza |
Goi-mailako titulua eta unibertsitateko graduak | 4.500,00 € | 7.600,00 € |
Erdi-mailako tituluak | 3.800,00 € | 6.700,00 € |
Goi-mailako trebakuntza-zikloak (LH II) | 3.250,00 € | 5.900,00 € |
Erdi-mailako trebakuntza-zikloak (LH I) eta Profesionaltasun-ziurtagiriak | 2.800,00 € | 5.200,00 € |
Zenbateko horiek %10 handituko dira, praktiketako kontratuak gutxienez 12 hilabete iraunez gero.
2.- Aipatutako diruz lagundutako zenbateko guztiak %10 handituko dira, emakumeak gutxien ordezkatuta dauden arloetan emakumeak kontratatzen badira. (Ikusi estatistika)
3.- Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.
4.-Era berean, deialdiaren 4.3 eta 4.4 artikuluan aipatzen diren erakunde kolaboratzaileek honako hau jasoko dute diruz lagundutako kontratu bakoitzeko deialdi honen babesean, kasuan kasuko eskaintza bildu, erregistratu eta kudeatzearen ondorioz:
- 120 euro, eskaintza bildu eta erregistratu duen erakunde kolaboratzailea.
- 80 euro, eskaintza kudeatu duen erakunde kolaboratzailea.
Zentroak %10 gehiago jasoko du, deialdi honen arabera diruz laguntzekoa den kontratua erdiesten duten 20ko enplegu-eskaintza lortzen dituen aldiro.
Diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:
- Lehendabizi, % 54 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean.
- Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, % 46, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta.
Zentro laguntzaileek diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko dute, Lanbideko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.
Nori dago zuzenduta
Enpresa onuradunak: Lan-kontratu mugagabeak edo praktiketako kontratuak egiteagatik, enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein izanda ere, hala nola banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta 4. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen badituzte
Eskakizunak:- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. LLOri enpresak egindako jakinarazpena.
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | .Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | .Deialdi honen bidez kontratatuko den eta diru-laguntzaren eskaeraren helburua den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean.
- Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan % 50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka.
- Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain.
Diruz lagundutako kontratuak gauzatzearekin amaitzen diren enplegu-eskaintzak bildu, erregistratu eta kudeatzeagatik, 4.3 eta 4.4 artikuluetan araututako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzaileek.
Betekizunak
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
Akreditazioa:Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatutako tributu-betebehar eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar horiek egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, hala xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak.
Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak izatea.
Akreditazioa:Erantzukizunpeko adierazpena
Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Akreditazioa:Erantzukizunpeko adierazpena
Ez egotea inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik izapideetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako eta izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasia izanik, oraindik abian dagoena.
Akreditazioa:Erantzukizunpeko adierazpena
- Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
- Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.
- Deialdi honen bidez kontratatuko den eta diru-laguntzaren eskaeraren helburua den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean
-
Nork aurkez daitekeen
Deialdi honen xedea da 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzea, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete beharko badituzte:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua.
b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta kontratua egiterakoan langabea izatea.
c) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako titulu bat izatea:
- Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza, Arkitektura.
- Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa.
- Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira.
- Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk.
- Profesionaltasun ziurtagiria.
Lehentasuna emango zaie Gazte Bermea Sistemaren datu-basean identifikatuta dauden.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Kodea
10159Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete eskaera egiten denetik
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak