Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteei emateko diru-laguntzak. 2016ko deialdia.

Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua

LABURPENA
Xedea

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.

Kontsumitzaileekiko arreta (1. lerroa):

Diruz lagunduko dira kontsumitzaileen antolakundeen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak, ondoko jarduerak gauzatzeko:

  • Kontsumitzaileekiko aurrez aurreko arreta.
  • Kontsumitzaileekiko arreta beste bide batzuen bitartez (telefonoa, web eta abar).
  • Erreklamazioak kudeatzea eta kontsumo-harremanei dagozkien eztabaidetan bitartekotza-lanak egitea.
  • Kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-ekintzak.

Kontsumitzaileekiko arreta-zerbitzua modu orokortuan egingo da, kontuan hartu gabe kontsumitzaile horiek elkarteko kide diren ala ez.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Lokalen alokairuak; erakunde eskatzaile bakoitzak 3 alokairu izan ahalko ditu gehienez eta jendeari erantzuteko bulegoekin bat egin beharko dute.
  • Langile-gastuak.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoarekin bat datozen finantza-gastuak.
  • Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar berzala zehaztutako bestelako gastu orokorrak (argindarra, ura, gasa, komunikazioak...).

Laguntza juridikoa (2. lerroa):

Diruz lagunduko dira antolakundeek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikotik eratorritako gastuak:

  • Elkarteko aholkulari juridikoarekin izandako aurrez aurreko kontsultak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren zenbateko txikiko ahozko epaiketetan kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzea.
  • Kontsumitzaileen multzoari zuzendutako orientazio juridiko orokorrak.
  • Bertan behera uzteko akzioak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Aholkulari juridiko profesionalen fakturak.
  • Adituen azterlanak edo txostenak.
  • Aholkularitza juridikoko funtzioak betetzen dituzten langileak. Erakunde bakoitzeko 3 pertsona gehienez.
  • Bertan behera uzteko akzioetatik eratorritako bestelako gastuak.

Kontsumo-proiektuak (3. lerroa):

Diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan egindako eta ondoko jarduera hauetako bat barne hartu ahalko duten proiektuak:

  • Kontsumitzaileak sentikortzeko eta informatzeko ekintzak.
  • Inkestak, ondasunen eta zerbitzuen kalitateari buruzko alderaketa-analisiak.
  • Kontsumoari buruzko azterketak eta ikerketak gauzatzea.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

  • Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntzak xede dituen jardueren gauzatze osotik edo partzialetik eratorritako gastuak, onuradunak azpikontratatutako hirugarrenek gauzatutakoak barne.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua

    Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide eta interes legitimoak defendatzea da, bai eta haien informazioa, prestakuntza eta hezkuntza ere.

    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea eta eskaera aurkezteko unean izena emanda edukitzea Euskadiko Kontsumitzaileen Antolakundeen Erroldan
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntza kontsumitzaileekiko arreta emateko zuzenduta badago, dokumentazio hau aurkeztu | Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea
  • Diru-laguntza laguntza juridikoa emateko zuzenduta badago, dokumentazio hau aurkeztu | Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea
  • Diru-laguntza kontsumo-proiektuak garatzeko zuzenduta badago, dokumentazio hau aurkeztu | Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea
  • Beren jardunbide-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea
  • Jendeari erantzuteko bulego bana edukitzea EAEko hiriburu bakoitzean, gutxienez lau ordu egunean astelehenetik ostiralera
  • Aholkularitza eta laguntza juridikoko zerbitzua edukitzea, gutxienez 10 ordu astean jendeari erantzuteko bulego bakoitzeko
Aurrekontuko zuzkidura
456.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 456.000 eurokoa da.

Banaketa:

  • (Kontsumitzaileekiko arreta) 1. lerroan jasotako laguntzen finantzatzeko: 276.000 euro.
  • (Laguntza juridikoa) 2. lerroan jasotako laguntzen finantzatzeko: 150.000 euro.
  • (Kontsumo-proiektuak) 3. lerroan jasotako laguntzen finantzatzeko: 30.000 euro.

Diru-laguntzen lerro bakoitza finantzatzeko baliabide ekonomikoei dagokienez, aurreikusitako haietako baten kreditua amaitu ezean, geldikina beste lerroan aurreikusitako laguntzei erantzuteko erabili ahal izango da.

Erakunde onuradunek gehienez jaso ahal izango dituzten kopuruak hauek izango dira:

  • (Kontsumitzaileekiko arreta) 1. lerroa: Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 125.000 eurokoa gehienez.
  • (Laguntza juridikoa) 2. lerroa: Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 50.000 eurokoa gehienez.
  • (Kontsumo-proiektuak) 3. lerroa: Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 15.000 eurokoa gehienez.
Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Diruz lagundu daitezkeen kontzeptu guztietarako emandako zenbatekoaren %75, aldeko ebazpena hartzen den unean.
  • Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren (gastua justifikatzeko epe-muga: 2017ko otsailaren 20a).
Deitzen duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Emandako diru-laguntza justifikatzeko, onuradunak, 2017ko otsailaren 20a baino lehen, agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskuratutako laguntza-lerro bakoitzeko.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak eta hizkuntza alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea behar badu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete (deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita).
Diru-laguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idazki batean adierazten ez badute, onartu egiten dutela ulertuko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
BOPV Nº 03568/2016 (PDF) [2016/07/07]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Errekurtsoa ebazten duen organoa

    Osasuna > Osasuneko Sailburua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
    Ebazten duen erakundea
    Eusko Jaurlaritza > Osasuna
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arrate Mtz. de Guereñu Ortuoste

Tel.: 945-06 21 69

E-mail: a-mtzguer@kontsumobide.eus

Kodea
1028301