Kluster programa 2016
[Kluster 2016]
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster erakundeei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean.
- Kluster erakundeok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.
-
Baldintzak:
Informazio xehatua
Betebehar orokorrak:
- Behar besteko masa kritikoa izatea. Fakturazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren % 1 baino handiagoa izan dadila.
- ETEek (enpresa txiki eta ertainek) parte hartzea. ETEek dena delako erakundean duten parte hartzea gutxienez % 60koa izan dadila; ETEtzat hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Guztira, 250 langiletik behera izatea.
- Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.
- Kluster erakundeak dituen kideen artean balio-kate osoa hartzen duten enpresak egotea, amaierako merkatua edo merkatu horren segmentu bat xede dutela.
- Kluster erakundearen jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Lankidetza sustatzeko egiten duten lana Jaurlaritzaren industria eta teknologiarako estrategian lehentasunezkotzat jotako eremuetakoa izatea (2014-2016 Industrializazio Planean daude jasota, edo plan hori ordezkatuko duenean).
Baldintza osagarriak:
- Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek ordainduta izan beharko dituzte ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
- Erakunde eskatzaileek, laguntzen onuradun izateko, ez dute izan behar zigor- eta administrazio-arloko zehapenik, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Ezin izango dira onuradun izan dena delako kluster erakundeak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jasoa badute, aldez aurretik Europar Batasuneko Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta merkatu batuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbete gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzieroak salbatu eta berregituratzeko estatuaren dirulanguntzei buruzko jarraibideekin bat.
- Onuradun izateko baldintza diru-laguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.
Horretarako 2.400.000,00 euro bideratuko dira, ordainketa-kredituko 1.200.000,00 euroan eta konpromiso-kredituko 1.200.000,00 euroan banatuta, horri dagokionez 2016ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagokion aurrekontu-kredituaren arabera.
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2016ko ekainaren 17(e)ko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbo
Tel.: 94 403 1426
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022581
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
Eusko Jaurlaritza
Donostia- San Sebastian 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Alexander Armentia - 945019969
Agustin Arostegi - 945019929