Diru-sarrerak bermatzeko errenta - DBE

Deskribapena

Xedea

Hileroko prestazio ekonomiko bat da, oinarriko beharrizanei lotuta dauden gastuak ordaintzeko nahikoa baliabide ez duten bizikidetza-unitateko pertsona eta familien oinarrizko premiei erantzuteko eta lan-irteera bat topatzen laguntzeko ematen dena.

Prestazio ekonomikoa

Bizikidetza-unitate bati hilero dagokion DSBE zehazteko, kontuan hartuko da, batetik, gehieneko errenta bermatuaren eta, bestetik, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien errenta eta diru-sarrera eskuragarrien osotasunaren arteko aldea, egoki diren enplegurako pizgarriak aplikatu ondoren.

Bizikidetza-unitate batek jaso dezakeen gehieneko errenta bermatua honako hauen batura da: errentaren oinarria, bizikidetza-unitateko kide bakoitzagatik jaso daitezkeen osagarriak eta bizikidetza-unitatearen ezaugarriei dagozkien osagarriak.

Oinarrizko zenbatekoa zenbateko finkoa da eta pertsona bakarreko etxebizitza batean oinarrizko beharrizanak asetzeko egin beharreko gutxieneko gastuari dagokio. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean urtero ezartzen da oinarrizko zenbatekoa. 2024. urtean 560,45 eurokoa da.

Oinarrizko zenbatekoari honako hauek gehitzen zaizkio:

  • Osagarri indibidualak. Bizikidetza-unitateko kide bakoitzaren arabera kalkulatzen da:

o   Titularrarentzat eta bigarren helduarentzat: oinarrizko zenbatekoaren % 50.

o   Gainerako onuradunentzat: oinarrizko zenbatekoaren % 30.

·         Bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak.

o   Guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzat, gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktimek osatutakoentzat edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen pertsona batek edo batzuek osatutakoentzat, arrazoi horrengatik pentsiorik jasotzen ez badute: oinarrizko zenbatekoaren % 25.

o   Pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateentzat: oinarrizko zenbatekoaren % 40.

    Bi osagarriak batera aplikatu ahal izango dira, salbu eta pentsioduna desgaitasuna aitortuta duen pertsona bada, eta kasu horretan bi osagarrien ehunekoa % 40koa izango da.

Zenbatekoa eguneratzeko prozeduran diru-sarrera hauek kontuan hartuko dira: bizikidetza-unitatean aurreko hiruhilekoan jaso diren diru-sarrerak (aurreko hilabetea kontuan hartu gabe).

Prestazio hori kobratzeko eskubidea eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko da.

Gehieneko errenta bermatuaren hileko zenbatekoa - 2024

Pertsona kopurua 

Zenbatekoa 

1 pertsona  

840,68 € 

2 pertsona  (biak helduak) 

1.120,91 € 

2 pertsona (1 heldu , adingabeko 1)* 

1.148,93€ 

3 pertsona (hirurak helduak) 

1.289,05 € 

3 pertsona (2 heldu, adingabeko 1) 

1.289,05 € 

3 pertsona (1 heldu , 2 adingabeko)* 

1.317,07 € 

4 pertsona (laurak helduak) 

1.457,19€ 

4 pertsona (2 heldu, 2 adingabeko) 

1.457,19 € 

4 pertsona (1 heldu , 3 adingabeko)* 

1.485,21 € 

5 pertsona (2 heldu, 3 adingabeko) 

1.625,33 € 

5 pertsona (1 heldu , 4 adingabeko)* 

1.653,35 € 

*Zenbatekoak, zaintza eta jagoletza esklusiboa duen gurasoari dagokion gurasobakartasunaren osagarria kontuan hartuta kalkulatuak. 

Pertsona kopurua 

Zenbatekoa 

1 pertsona  (pentsioduna) 

1.064,86€ 

2 pertsona  (pentsiodunak) 

1.345,09€ 

3 pertsona  (pentsiodunak) 

1.513,23 €

Etxebizitzarako Prestazio Osagarria

Horrez gainera, DSBEren onuradunek etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kobra dezakete etxebizitzaren alokairu-gastuei aurre egiteko. Gehienez, 300 €.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna

Betekizunak

  • 18 urtetik gorakoa izatea (adingabe emantzipatuen kasuko zenbait kolektibotan izan ezik).
  • 18 eta 29 urte bitarteko pertsonek eskabidea egin aurretik gutxienez urtebete lehenago bizi izan behar izan dute gurasoen, tutoreen edo harreragileen bizilekua ez den beste batean, zenbait kolektiborentzat ezarritako salbuespenak alde batera utzi gabe.
  • 18 eta 23 urte bitarteko pertsonek, eskabidea egiten duten urtearen aurreko urte osoan, inskribatuta egon behar izan dute lan-eskatzaile gisa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Horrez gain, enpleguari buruzko legeriaren araberako betekizunak bete behar dituzte. Bestela, eskaera egiten duten egunean altan egon behar dute Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duen edozein erregimenetan, edo, halakorik ezean, gutxienez 240 egunez, aurreko bi urteetan, zenbait kolektiborentzat ezarritako salbuespenak alde batera utzi gabe.
  • Bizikidetza-unitate (BU) batean integratuta egon behar du. * * Bizikidetza-unitateak: Bizikidetza-unitatea osatzen dute bizileku batean bizi direnek, pertsona bat izan edo gehiago izan. Bat baino gehiago badira, elkarrekiko lotura izan behar dute bigarren gradurainoko harremanaren bidez: odolkidetasunekoa eta ezkontza-ahaidetasunekoa, adopziokoa, familia-harrera iraunkorrekoa edo adopzio aurrekoa, ezkontza-loturakoa edo ezkontza-loturaren parekoa. Egoitza berean bizi direnek aurreko apartatuan aipatutako loturarik izan gabe, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak edo egoiliar guztiak edo batzuk biltzen dituen bizikidetza-unitate bat eratu ahal izango dute. Halakoetan, bizikidetza-unitate hori osatzen duten pertsona guztien adostasuna eskatuko da, eta adostasun hori beren-beregi jasoko da eskaeran. Familiako unitate batek titular bat izan behar du beti. Bizikidetza-unitateko gainerako kideak onuradunak dira. Pertsona berak ezin izango du bi bizikidetza-unitate edo gehiagoko kide izan. Kideak honako egoera hauetan daudenean, bizikidetza-unitate berezitzat hartzen dira: a. Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izatea. b. Genero-indarkeriaren biktima izatea edo etxeko indarkeriaren biktima izatea. c. Pentsiodunak izatea. d. Banantze- edo dibortzio-izapideak hasita izatea, edo izatezko bikoteen edo elkarteen erregistroaren inskripzioa ezeztatzeko eskatuta egotea. e. Lehen semea edo alaba eduki edo adoptatu izana, adingabe bat modu iraunkorrean hartu izana edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duen edo mendekotasun-kalifikazioa duen adin nagusiko pertsona bat hartu izana. f. Ohiko bizilekua utzi izana errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpen baten ondorioz, gerora sortutako ordaintzeko ezintasun baten ondorioz, hipoteka betearazteko prozedura baten ondorioz, etxebizitza bizi gaitz geratu delako edo etxebizitzaren irisgarritasun-arazoengatik, behar bezala egiaztatuta. g. Erregelamendu bidez definitzen direnak, kalteberatasun bereziko, bazterkeriako edo etxebizitza berean bizitzea eskatzen duten egoerei lotuta egon beharko dutenak. Salbuespenezko bizikidetza-unitateen iraupena ezin izango da hiru urtetik gorakoa izan, gertaera eragilearen egunetik zenbatzen hasita, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan. Muga hori ez zaie aplikatuko pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateei.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizi izana eskaera egin aurretiko hiru urteetan; hargatik eragotzi gabe honako kasu hauetan ezarritako salbuespenak: ? Eskaera egin aurreko urte osoan erroldatuta egotea, baldin eta beren kargura badituzte adingabeak edota % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten edo mendekotasun-kalifikazioa duten helduak, eta premia larrian dauden adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak. ? Eskaera egiteko egunean erroldatuta egotea, pertsona hauen kasuan: errefuxiatuak, gizakien salerosketaren, sexu-esplotazioaren, genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimak, adingabeak babesteko sisteman egon direnak, edo arau-hausle adingabeei gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko sisteman egon direnak edo bizitza independentea prestatzeko programetan parte hartu dutenak, terrorismoaren biktimak eta euskal gizataldeetako kideak. Baldintza hori betetzen ez duten kasuetan, eskaera egin aurreko hamar urteen barruan bost urtez jarraian erroldatuta egon izana onartuko da.
  • Premia ekonomikoa izatea. Kontuan hartuko da honako muga hauetako bat gainditzen EZ badu: ? Gehieneko errenta bermatuaren zenbatekotik gorako hileko etekinak izatea, bizikidetza-unitate osoa kontuan hartuta. ? Ondasun higiezinak, higigarriak eta, oro har, beste edozein ondasun izatea, baldin eta bizikidetza-unitateari urtebetean legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa halako bost edo gehiago balio badu. ? Eskubidez jaso litzaketen pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu izana (pentsioak, langabezia, subsidioa, mantenu-pentsioa, etab.). ? Ez egotea espetxe bateko erregimen arruntean edo itxian, eta ez izatea osorik funts publikoekin finantzatzen den egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitario bateko plaza iraunkor baten erabiltzailea.
  • Eskubidez jaso litzaketen pentsio eta prestazio publiko guztiak eskatu izana (pentsioak, langabezia, subsidioa, mantenu-pentsioa, etab.).
  • Ez egotea espetxe bateko erregimen arruntean edo itxian, eta ez izatea osorik funts publikoekin finantzatzen den egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitario bateko plaza iraunkor baten erabiltzailea.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa

Kodea

0137401

Eskabidea eta derrigorrezko dokumentazioa

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  4. Zure informazioa eta zure bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen informazioa bete behar dituzu.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideari sarrera ematen zaion egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Gertakarien jakinarazpena (espedienteetan aldaketak edo egitateak jakinaraztea)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Prestazioen jasotzailearen gertaeren berri ematea

Aukerako ereduak

Aukerako ereduak (aurreko aukeretako edozeinentzat)

Beste tramite batzuk