Bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.

[bilerak]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-modalitate honen xedea da profesional sanitarioen artean osasun-alorreko jarduera zientifikoa hedatzeko aurrez aurreko bileren antolaketa finantzatzen laguntzea. Bilerak 2016an egin behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoan. Bilera zientifikoak dira: Kongresuak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta hitzaldiak.

Aurrekontuko zuzkidura

19.852 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga  ---

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren ordainketa bi alditan gauzatuko da: zenbatekoaren %50a ordainduko da Erabakiarekin batera. Gainontzeakoaren ordainketa, ikastaroa egin eta Aginduan zehazten den dokumentazioa bidali ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
  • Betekizunak

    • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    0086503

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa