Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2016-2017 ikasturtean

[BIKAINTASUN BEKA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2016/07/13
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 15ean bukatuko da.
Argitaratze-data 2016/07/13
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin badituzte, eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean bukatuko da.
LABURPENA
Xedea

1.- Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

2.- Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitate mailako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2016-2017 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
    • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2016-2017 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

      a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo handiagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta 2016. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.

      Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

      BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK

      • BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.
      • BBBN: batxilergoko batez besteko nota.
      • FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

      b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 2016ko 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.

      c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana 2016an.

    • Eskatzaile guztiek 2016-207 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.
    • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaile guztiek 2015-2016 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:
      • Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.
      • Zientziak: 8.
      • Osasun Zientziak: 7,5.
      • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.
      • Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.

      Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten eskatzaileek haietako bat aukeratu beharko dute.

    • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    6. artikulua.- Nola aurkeztu eskabidea

    Bikaintasun-beka eskuratzeko, eskatzaileak unibertsitate-beka orokorra lortu behar izan du; beraz, hauxe da bikainatasun-beka eskatzeko prozedura:

    1.- Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da, agindu honen I. eranskineko 29. artikuluan zehaztu den bezala.

    2.- Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.

    3.- Eskabide-formularioa inprimatzea.

    4.- Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera entregatu behar da.

    Eskabide inprimatua, sinatua eta eguna idatzita duena, eskatutako gainerako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Zuzendaritzara bidali behar da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, hots, Zuzenean bulegoetan, ere aurkez daiteke Bizkaian (Bide Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoan(Andia 13, 20003 Donostia) eta Araban(Ramiro Maeztu 10, etxabea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Eskaera aurkezteko lekuak izango dira, halaber, 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako erregistroak eta 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan adierazten dituen tokiak ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegora bidaltzeko idazkiak aurkezteko lankidetza-hitzarmena hitzartuta duen edozein udaletxetan ere aurkez daiteke.

    8. artikulua.- Aurkeztu beharreko agiriak.

    Behar bezala sinatutako eskabidea.

    Unibertsitatera lehen aldiz 2016-2017 ikasturtean joaten den eskatzaileak, behar bezala sinatutako eskabideaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

    a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi bada, 2016ko unibertsitaterako sarbide-proba egin izanaren egiaztatze-agiria, unibertsitateak emandakoa, Batxilergoan lortutako batez besteko nota eta proba horren fase orokorrean lortutako batez besteko nota hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

    b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi badute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa bada, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) 2016an emana.

    c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin baditu, ikastetxeak emandako ziurtagiri akademikoa, non jasotzen den Goi-mailako prestakuntza-zikloko batez besteko nota (2015-2016 ikasturtean amaituta), hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa originala edo kopia kautotua, konpultsatua edo erkatua izango da.

    Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari 10 eguneko epean zuzenketak egin ditzan emango zaio, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluari jarraituta.

    Oharra: Bikaintasun akademikoko bekaren eskaera ez da ontzat hartuko unibertsitateko beka orokorraren eskaera aurkezten ez bada.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Unibertsitateetako zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2016-2017 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA