Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eskolara garraiatzeko banakako esleipenak 2015/2016 ikasturterako.
[TRANSP-ESCOLAR]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eskola-garraiorako banakako esleipenetarako deialdia egiten da, 2015/2016ko ikasturtean eta irakaskuntzako ikastetxe publikoetan, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta DBHn matrikulatutako ikasleentzat, maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa da dekretu hori, hezkuntza arloan eskumenak dituen sailak finantzatutakoari buruzkoa, hain zuzen.
-
Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko baten matrikulaturik egotea, 1. artikuluan aipatutako irakaskuntzetarik edozeinetan; edo, bestela, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu batean, sare publikoko eskaintza nahikoa ez delako edo –salbuespen gisa– aipatutako administrazioak adierazitako motibo arrazoitua dela-eta.
b) Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokienez, ikastetxearen eragin-eremuan egotea erroldako bizilekua, eta ikastetxea bizileku horretatik hurbilen dagoena izatea, hain justu ere hura sartzen den eragin-eremukoen artean. Eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, Lehen Hezkuntza amaitzeko egokitu zaion ikastetxeari lotutako ibilbidearen ondoriozko ikastetxea izatea, eta aipatutako ibilbidean sartzen direnen artean bizilekutik hurbilenekoa izatea.
b.1) Ez da eskatuko betekizun hori betetzeko baldin eta hezkuntza-administrazioak esleitu badu ikastetxea.
b.2) Era berean, eskola-mapa aldatzen bada, aldaketa hori egin aurretik garraio-eskubideaz baliatzen ari diren ikasleei ez zaie eskatuko betekizun hori betetzeko baldin eta bizilekuz aldatzen ez badira; ezta, halaber, haiekin bizi eta, gerora, matrikulatzen diren neba-arrebei ere baldin eta Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan euren lehenengo matrikulazioa bada.
c) Distantziari dagozkion betekizunak honakoa hauek izango dira: bizilekutik 2 kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea ikastetxea, betiere Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako ikasleei dagokienez; eta bizilekutik 4 kilometroko edo hortik gorako distantziara egotea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetako ikasleei dagokienez.
Distantzia neurtzeko, ikaslearen bizilekutik ikastetxerako edo geraleku hurbilenerako ibilbide laburrena hartuko da erreferentziatzat. Distantzia kalkulatzeko, 5.2 artikuluan adierazten den tresna erabiliko da.
d) Ikasturtea amaitzen den urtean 18 urte bete gabe izatea.
e) Doako garraiorik edo erakunde publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
-
Betekizun hauek aldi berean betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:
-
Ezingo dira deialdira aurkeztu diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenak, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
-
Ikaslearen eskabideaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Ikastetxearen eskabideaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak