[ITUNBERRI]  Hezkuntza-itunak ( 2015-2016). Hitzarmen berriak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako ikastetxe pribatuek hezkuntza-itun berriak sinatzeko eta 2015-2016 ikasturterako itunduko diren unitateak zehazteko deialdia.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ituntze-araubidea baliatu nahi duten EAEko ikastetxe pribatuak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ikastetxeek egiaztatu egin beharko dute beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituztela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura diru-laguntzak eskuratu dituzten onuradunek zerga-betebeharrak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoaren arabera.
  • Itundu beharreko unitate guztiak behar bezala baimenduak izan beharko dira indarrean den araudiari jarraikiz, eta hezkuntza-maila eta ikasturte bakoitzean itundu beharreko unitate-kopurua ezin izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planifikatutako unitate-kopurua baino handiagoa izan.
  • Lanbide Heziketako etapa duen ikastetxe bat ez da itunduko Lanbide Heziketako sailbu-ruordetzak onetsitako plangintzan barne ez dauden maila erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloak irakasten dituenean.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi honen ebazpena sei hilabeteko epean egingo da, agindu honetako 4. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita; nolanahi ere, 2015eko abenduaren 31 baino lehen egingo da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA