Enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2015ko deialdia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xede dira, 2015eko ekitaldian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko eman ditzakeen laguntzak. Laguntza horien hartzaileak, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

3.595.500,00 euros
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 3.595.500,00 eurokoak dira, horietatik 1.797.750,00 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.797.750,00 euro 2016ko konpromiso kreditukoak.

Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen zenbatekoa gehienez orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arruntak-zuzenekoak edo zeharkakoak-estaltzera bideratuko da; betiere honako taula honetan ageri diren mugak kontuan hartuta

  • Ekintza indibidualak: Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta eguneko: 1.5 ordu.
  • Taldeko ekintzak: Gehieneko iraupena eguneko: 4 ordu.
  • Gehieneko banakako arreta-denbora pertsonako eta urteko: 18 ordu.

Azken diru-laguntza baldintzatuta egongo da: lan-munduan txertatutakoen ehuneko betetzearen araberakoa izango da (lan-kontratuak edo autonomoen jardueran hastea,) deialdiko II.eranskinean adierazitako ehunekoari erreparatuko baitzaio.

Langileen zuzeneko gastuen %140 lagunduko dira diruz gehienez.

Halako gastutzat hartuko dira diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontatutako langile bat izango da, 1.500 orduko..

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

– Lehendabizi, 2015eko ekitaldian, ebazpena argitaratu ondoren, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da. Diru-laguntzaren zati hori jasotzeko, entitate onuradunak ziurtagiri bidez egiaztatu behar du kontratatutako pertsonen identitatea, eta Lanbidek ziurtatu beharko du pertsona horiek alta emanda daudela Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean.

Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, entitateek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak xedatutakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra, eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.

Edonola ere, ez da bermerik eratzeko eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

– Bigarren ordainketan, 2016ko ekitaldian, gainerako % 50a ordainduko da, edoegindako ekintzak eta laneratze-helburuen lorpena justifikatu eta egiaztatu ondorengo zenbatekoa (ofizioz egiaztatuko da Gizarte Segurantzan altarik eman den). Horretarako, diruz lagundu behar diren ekintzak amaitu eta hurrengo bi hiletan, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

– Emandako diru-laguntzaz baliatuta egin den jardueraren azalpen-memoria zehatza.

– Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzen duena benetakoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sisteman mekanizatutako informazioa, egindako ekintzei eta pertsonei emandako arretari buruzkoa.

– Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaileen nominen eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (TC1 eta TC2 ereduak) kopiak eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.

 

Nori dago zuzenduta


  • Elkarteak Informazio xehatua

    1.- Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea, 5 artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan azaltzen den bezala.

    2.- Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute 5 artikuluaren 1. puntuak adierazten diren enpresen edo entitateen elkarte eta taldeek, eskaera egiteko unean nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

    a) Elkarte eta talde horietako kideek beren gain hartzen badute horien izenean egingo dituztela diruz laguntzekoak izango diren jarduera guztiak edo horietako batzuk, eskaeran adierazi beharko dute hori egiteko asmoa dutela, eta onuradun-izaera izango dute.

    b) Elkarte edo taldeei elkartutako kideek, beren gain hartzen badute jarduera guztiak edo haien zati bat elkarte edo talde horien izenean egiteko konpromisoa, behar adinako esperientzia eta bitarteko materialak nahiz giza baliabideak izan behar dituzte enplegurako orientazio-ekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko; betiere, 5 artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan adierazten diren eskakizunak betez.

    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Memoria esperientzia | Aurretiazko esperientzia
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

    • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.

    • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Finantzatzen duen erakundea

    • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

    Kontaktu-informazioa


    Posta elektronikoa: orientazioa@lanbide.eus

    Kodea

    01378

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    1.- Lana Aktibatzeko Zuzendaritza izango da eskaerak kudeatu eta izapidetzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.

    2.- Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira diru-laguntzak; hala, hurrengo artikuluan adierazten diren ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskabideak. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da.

    3.- Aurreko paragrafoan adierazten den kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamen bat emango du eta han adieraziko zer nolako diru-laguntzak ematea proposatzen dituen. Proposamen horretan, halaber, arreta jasoko duten kolektiboak, lurralde historikoak eta diru-laguntzen zenbatekoak adieraziko dira, bai eta ukatzea proposatzen direnak eta ukatze horien arrazoiak ere. Interesdunei jakinaraziko zaie behin-behineko ebazpen-proposamen hori, Lanbideren web-orrian argitaratuta: www.lanbide.net. Pertsona interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    4.- Epe hori igarota eta, halakorik izan bada, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna. Ebazpen-proposamenak ez die proposatutako onuradunei eskubiderik sortuko Administrazioarekiko.

    5.- Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau ¬EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.

    6.- Prozedurari buruzko ebazpena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.net.

    7.- Ebazpenean adieraziko dira erakunde onuradunak, erakunde horiek hartu behar dituzten kolektiboak eta lurralde historikoak, diru-laguntzen zenbatekoa, haiek ordaintzeko modua eta epeak, eta diru-laguntzak justifikatzeko modua. Era berean, ukatuak izan diren eskaeren zerrenda jasoko du, horretarako arrazoiak adierazita. Ebazpenean, gainera, espresuki aipatuko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren eta 2014-2020 Gazte Enpleguko Programa Operatiboaren esparruan.

    8.- Prozeduraren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

    Jakinarazten dizuegu, gaur, 2016/02/04an, Lanbideko web-orrian, www.lanbide.euskadi.eus, Akatsak zuzentzeko bidea argitaratu dela, 2015eko urriaren 22ko EBAZPENAri dagokiona, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko 2015eko laguntzen deialdia argitaratzen

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan