2015eko Eusko Jaurlaritzaren datu-irekiak berrerabiltzeko lehiaketa

[Apps]

Deskribapena


Xedea

Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzaren ekimena da Euskadin datu irekien berrerabiltzea sustatu nahi duena. Lehiaketa honek Open Data Euskadiko datu-multzoren bat erabiltzen duen edozein zerbitzu, ikerketa, web-aplikazio edo gailu mugikorrentzako aplikazio hoberenak sarituko ditu.

Aurrekontuko zuzkidura

5000 euros
Prestazio ekonomikoa
  • Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria egiaztapen-diploma eta 3000 euro izango da. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.
  • Akzesita emango zaio bigarren puntuaziorik onena lortzen duen ideiari. Egiaztapen-diploma eta 2000 euro izango da saria. Aldi bakarrean ordainduko zaio zenbateko hori sarituari.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    Araudia


    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    10286

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazteko eta ebazpena argitaratzeko epea ezingo da izan 5 hilabetetik gorakoa, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, ebazpena ez bada artean argitaratu, ulertuko da deialdia bete gabe geratu dela.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana