[PIBA]  2015-2017 epealdiari dagokionez, oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak egiteko laguntzak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/02/11
Zuzentzeko espedienteen zerrenda Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Iragarkia
LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua hauxe da: beherago zehaztutako modalitateekin bat ikerketa-proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoak ematea.

  • 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak.
  • 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaile-taldeek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua
    • Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketa-zentroak.
    • Zentroak, departamentuak, sekzioak, institutuak edo unibertsitateetako beste ikerketa-unitate batzuk, EHUkoak izan ezik.
    • Elkarlaneko ikerketa-zentroak.
    • Teknologia-zentroak.
    • Ikerketa-zentro sektorialak.

    Deialdi honen helburuei dagokienez, honako hau joko da agente zientifiko-teknologikoen erregistroko zerrenda eguneratutzat: deialdirako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Ekonomia eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak egiaztatua.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea
    • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

      Deialdi honen helburuei dagokienez, honako hau joko da agente zientifiko-teknologikoen erregistroko zerrenda eguneratutzat: deialdirako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Ekonomia eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak egiaztatua.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztutako proiektuak aginduan ezarritako betebeharrak bete behar ditu.
  • Proiektuek urtebete eta hiru urte bitarteko egikaritze-aldia izango dute, eta, ondoren, azken urtearen ondorengo lau hilabeteko epe gehigarria izango dute; epe horretan, 16. artikuluan aipatzen diren amaierako gastu-egiaztagiriak eta zientzia-txostena entregatu beharko dituzte.
  • Proiektuak 2015eko ekitaldian hasiko dira, emandako diru-laguntza onartu ondoren, betiere 16.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, eta 2018ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko da egikaritzea.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek II.eranskinean zehazten diren printzipioak bete beharko dituzte.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
688.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honen xede diren laguntzetarako 688.000 euro izango dira, guztira, honela banatuta: 304.000 euro 2015. ekitaldirako; 192.000 euro 2016. ekitaldirako, 144.000 euro 2017. ekitaldirako, eta 48.000 euro 2018. ekitaldirako. Diru hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura emango da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA