[BIKAINTASUN BEKA]  Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2014-2015 ikasturtean

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/01/22
Prozedura Judiziala. Prozeduran interesaturiko pertsonak epatzeko dena Informazio gehiago
Argitaratze-data 2014/07/23
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30ean bukatuko da.
Argitaratze-data 2014/07/23
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 15ean bukatuko da.
LABURPENA
Xedea

1.- Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

2.- Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitate mailako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2014-2015 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
    • Eskatzaile guztiek 2014-2015 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.
    • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaile guztiek 2013-2014 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:
      • Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.
      • Zientziak: 8.
      • Osasun Zientziak: 7,5.
      • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.
      • Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.

      Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten eskatzaileek haietako bat aukeratu beharko dute.

    • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2014-2015 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

      a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo handiagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta 2014. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.

      Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

      BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK

      • BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.
      • BBBN: batxilergoko batez besteko nota.
      • FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

      b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.

      c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana.

    • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, atal honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean emango du ebazpena Unibertsitateetako zuzendariak.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA