Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko prozedura, 12/2016 legearen arabera.
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Pertsona onuradunak.
1.– Lege honetan aurreikusitako giza eskubideen urraketak jasan zituztela egiaztatzen duten pertsona guztiak izango dira lege honetan errekonozitutako eskubide guztien zuzeneko onuradunak.
2.– Baldin eta norbaiten giza eskubideak urratu eta, urraketaren ondorio zuzen modura, pertsona hura hil egin bada, honako hauek eska dezakete biktima-deklarazioa eta izan daitezke hari
dagokion ordain ekonomikoaren onuradun, hurrenkera baztertzailean:
a) Hildako pertsonaren ezkontidea, legez bananduta ez bazeuden, edo harekin modu iraunkorrean,antzeko afektibotasun-harreman batean, gutxienez hil aurreko bi urteetan, bizi zen pertsona,bien artean seme-alabarik izan ez badute, kasu horretan nahikoa izango baita elkarrekin bizi izana; eta hildako pertsonaren seme-alabak.
b) Aurretik aipatutakoak egon ezean, jasotzaileak hauek izango dira, elkarren segidako hurrenkera baztertzailean: hildakoaren aita eta ama, bilobak, neba-arrebak eta aitona-amonak.
c) Aurretik aipatutakoa egon ezean, bizikidearen seme-alabak eta hildakoak familia-harrera iraunkorrean zituen adingabeak, ekonomikoki haren mendean bazeuden.
Eskakizunak:- Onartutako desgaitasun bat izatea
- Enplegua lortzeko zailtasun bereziren bat izatea
- Zerbitzu medikoen premia izatea
- Errenta-maila ..........izatea
- Seme-alaba edo ardurapeko adingaberen baten zaintza edo jagoletza izatea
- Bizikidetzako unitatea zein kidek eratzen duten jakinaraztea
- Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Bizilekua hemen izatea:
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Terrorismo biktima izatea egiaztatzeko | Terrorismoaren biktima izatea
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Genero-indarkeriaren biktima izatea
- Familia ugaria izatea
-
12/2016 Legearen ondorioetarako biktimatzat onartzeko
Informazio xehatua
Beti aurkeztu beharko dira:- Polizia- txosten, gobernu- txosten, txosten judizialak edo sumarioak...
- Mediku-txosten edo istorioak eta mediku-irizpenak
Biktima hil egin bada, eskaerarekin batera hurrengo dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Heriotza ziurtagiria.
- Familia-liburuaren kopia, edo edo jaiotzako edo ezkontzako ziurtagiri literalak, Erregistro Zibilak emanak.
- Izatezko bikotea izatekotan: elkarbizitza agiria edo interesdunaren erantzukizunpeko adiezpena ere, zeinean adierazten duen hildakorekin bizi izan dela.
Osasun-asistentzia.
1.– Lege honetan aurreikusitako giza eskubideen urraketen ondorioz kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak jasan dituzten pertsonek euskal osasun-sistemaren prestazioen zorroan dauden behar adina osasun-prestazio jaso ahal izango dute, ahalik eta hobekien berreskura dezaten kalte horiek eragin zituen egitatearen aurretik zeukaten osasun-egoera.
2.– Osasun-arreta Euskadiko osasun-sistemak dituen baliabideen bitartez emango da. Hala ere, gaixoaren beharrizanek hala eskatzen badute eta tratamenduaren egokitasuna objektiboki justifikatuta badago, baina osasun-sare publikoan horretarako aukerarik ez badago, esparru horretatik kanpoko mediku-tratamenduak baimendu daitezke. Eusko Jaurlaritzan giza eskubideen arloan eskumenak dituen sailak ordainduko ditu aipatu tratamenduen kostuak, baita artatutako pertsonari laguntzeak eragin ditzakeen gastuak ere.
3.– Administrazioak bere gain hartuko ditu protesiak jartzeagatik eragindako gastu guztiak, eta, aldizka protesietan hobekuntzak egin behar badira, horien gastua ere beretzat hartuko du, baita Euskadiko osasun-zerbitzu publikoak diagnostikatutako errehabilitazioak dakartzan gastuak ere. Diagnostikatu den baina osasun-babesaren sistema arruntak estaltzen ez duen guztia Eusko Jaurlaritzan osasunaren arloan eskumenak dituen sailak ordainduko du.
4.– Motibazio politikoko indarkeria-egoera batean giza eskubideen urraketak jasan izanagatik pairatutako kalteak gainditzeko laguntza psikologikoa (laguntza psikosoziala eta psikopedagogikoa barne) eskainiko zaie 3. artikuluan aipatutako pertsona guztiei, betiere horretarako beharra dutela justifikatzen badute profesional publiko batek horretarako emandako ziurtagiri baten bitartez. Paragrafo honetan aipatzen den laguntza psikologikoa Euskadiko osasun-sistemaren parte diren bitarteko publikoen bidez emango da, eta, salbuespen kasuetan, objektiboki justifikatuta dagoenean, profesional pribatuen bidez emango da laguntza psikologikoa; bigarren kasu horretan, Eusko Jaurlaritzan giza eskubideen arloan eskumenak dituen sailak ordainduko du zerbitzu hori. Kasu horietan, konpentsazio ekonomikoa hiruhilean ordainduko da, hiruhilekoa bukatu ondoren; horretarako, aurretik gastuen eta ordainsarien fakturak aurkeztu beharko dira (muga 3.500 eurokoa izango da pertsonako). Medikuak egindako diagnostikoak hala aginduz gero, emandako laguntza beste hainbeste handitu ahal izango da.
5.– Laguntza horrekin batera ezin izango da gisa bereko laguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuen eskutik arrazoi berberengatik.
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Gehitu informazioa
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Errekerimendua
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Berrikusteko errekurtso berezia
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak