Udal euskaltegiek 2018/2019 ikasturtean emandako ikastaroen finantzaketarako laguntzak

[UE]

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiek 2018/2019 ikasturtean emango dituzten ikastaroen finantzaketarako laguntzak arautzea eta deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

12.065.000

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Diru-laguntzaren Ebazpena hartzean, 2018ko abendua amaitu baino lehen, esleitutako diru-laguntza osoaren % 8,00 ordainduko da eta 2019ko otsailean % 40,00 ordainduko da.

b) 2019ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2018ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, diru-laguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 42,00 ordainduko da.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta diru-laguntzaren kitapena burutu ondoren, geratzen den kopurua ordainduko da, kasu bakoitzean dagokiona kitatuko delarik.

Euskal autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Baldintza akademikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1046203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2018ko abenduaren 20 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Zuriketa


Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2019ko otsailaren 15a, 2018ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2018 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2019ko urriaren 11, 2019ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2018-2019 ikasturteko Memoria aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk