Arautegia

Inprimatu

47/2022 DEKRETUA, apirilaren 12koa, zeinaren bidez bosgarrenez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 1856
  • Xedapen-zk.: 47
  • Xedapen-data: 2022/04/12
  • Argitaratze-data: 2022/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Uztailaren 4ko 186/2017 Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda, zeina 2017ko uztailaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 131. zenbakian argitaratu baitzen. Dekretu hori zuzendu egin zen, lanpostuen zerrenda osatzen duen eranskina osorik berriz eginda, zeina berriz argitaratu baitzen 2017ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 164. zenbakian.

Ondoren, uztailaren 4ko 186/2017 Dekretu hori aldatu zuten honako dekretu hauek: 34/2018 Dekretuak, martxoaren 6koa; 61/2018 Dekretuak, apirilaren 24koa, 49/2020 Dekretuak, martxoaren 31koa, eta 128/2021 Dekretuak, apirilaren 20koa. Horiek guztiek aldatu egiten dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.

Administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldi-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko xedez.

2018ko apirilaren 13an, Administrazioak akordio bat sinatu zuen sindikatuekin, eta, horren arabera, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu zuen, urtero, eta alde sozialarekin negoziatu ondoren, estrukturaltzat har zitezkeen lanpostuak lanpostu-zerrendetan azaleratzeko.

2021eko azaroaren 11ko eta 29ko eta abenduaren 14ko Mahai Negoziatzaileetan, lanpostuen zerrendan 50 lanpostu berri sartzea negoziatu zen, lanpostu horiek estrukturaltzat jo baitziren, bai eta lehendik sartuta zeuden lanpostu batzuen hizkuntza-eskakizuna eta destinoa aldatzea ere. Horren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak 50 lanpostu berri horiek onartu ditu, eta Pertsonalaren Eranskinean sartu dira.

Plaza horietako berrogeita zortzi Hezkuntza Laguntzako espezialisten kategoriari dagozkio, eta horietako bat Zeinu-hizkuntzako interpreteen kategoriari eta beste bat fisioterapeuta kategoriari. Azken lanpostu bi horiek bi langile mugagabe ez-finko deklaratzen duten bi epai betearazteko sortu dira, eta, beraz, lanpostu eta dotazio jakin bat eman behar zaie, hizkuntza-eskakizunaren eta destinoaren ezaugarriak betetzen dituztenak, identifikatutako lanpostuak arauz bete arte betetzeko.

Bestalde, plaza batzuen hizkuntza-eskakizuna aldatu beharra ikusi da, Berritzegune jakin batzuetan ez baitago hizkuntza-eskakizun horrekin bete beharreko premiarik, eta, halaber, plaza batean destino aldaketa, premia egonkorra baita Berritzegune jakin batean.

Azkenik, eta Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Osorik Babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikulua betez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrendan sartutako lanpostu sortu berriak betetzeko, jadanik sortuta daudenak bezala, ezinbestekoa izango da epai irmo baten bidez zigortua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako eta gizakien salerosketaren inguruko edozein delitu egiteagatik, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. eta VII. bis tituluetan tipifikatuta daudenak. Horretarako, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa eskatzen da.

Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

I袸GO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.