Arautegia

Inprimatu

30/2019 DEKRETUA, urriaren 24koa, Lehendakariarena, udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak gaurkotzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5094
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 2019/10/24
  • Argitaratze-data: 2019/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan ordezkariak izendatzeko Lehendakariaren uztailaren 22ko 20/2016 Dekretuaren bitartez, Kontseiluko kideak izateko Eusko Jaurlaritzaren eta udalen ordezkariak izendatu ziren lau urtetarako.

Aipatutako dataren ondoren, maiatzaren 18ko 12/2017 Dekretuaren bitartez, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren osaketa eguneratu zen.

2019ko maiatzaren 26an izan ziren udal-hauteskundeen ondoren, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboak, 2019ko urriaren 10ean egindako bileran, erabaki du Lehendakariari udalen ordezkari berriak izendatzeko proposamena egitea.

Horregatik, guztiarengatik, eta Euskadiko Toki Erakundeen, apirilaren 7ko, 2/2016 Legearen 85. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, hau

Titularra: Gorka Urtaran Aguirre jauna, Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua.

Ordezkoa: Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkate-udalburua.

Titularra: Aitziber Olibán Gutiérrez andrea, Erandioko alkate-udalburua.

Ordezkoa: Ager Izagirre Loroño jauna, Mungiako alkate-udalburua.

Titularra: Miren Koldobike Olabide Huelga andrea, Legazpiko alkate-udalburua.

Ordezkoa: Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarreko alkate-udalburua.

Titularra: Eneko Maioz Ganboa jauna, Orexako alkate-udalburua.

Ordezkoa: Nagore Alkorta Elorza andrea, Azpeitiako alkate-udalburua.

Titularra: Consuelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkate-udalburua.

Ordezkoa: Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko alkate-udalburua.

Titularra: Alfonso Gil Invernón jauna, Bilboko Udalaren zinegotzia.

Ordezkoa: Alfredo Retortillo Paniagua jauna, Barakaldoko Udalaren zinegotzia.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta EHAAn beste egun baten argitaratu.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.