Arautegia

Inprimatu

12/2017 DEKRETUA, maiatzaren 18koa, Lehendakariarena, Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak gaurkotzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2665
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2017/05/18
  • Argitaratze-data: 2017/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak eta udalek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan ordezkariak izendatzeko lehendakariaren uztailaren 6ko 20/2016 Dekretuaren bitartez, lau urterako Kontseiluko kideak izateko Eusko Jaurlaritzaren eta udalen ordezkariak izendatu ziren.

Aipatutako dataren ondoren legegintzaldi berri bat hasi zen, eta Jaurlaritza berria osatu zen, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren osaketa eguneratu behar da.

Horretaz gain, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua funtzionatzen egon den bitartean, ikusi da kide horien ordezkoak izendatu behar direla. Horiek horrela, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboak aipatutako Kontseiluaren ordezkoak izendatzea proposatzea erabaki du.

Horregatik, guztiarengatik, eta Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 85. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, hau

Titularra: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.

Ordezkoa: Kasu bakoitzerako titularrak izendatuko duen pertsona.

Titularra: Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.

Ordezkoa: Marcos Muro Nájera jauna, Enplegu eta Laneko sailburuordea.

Titularra: Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntzako sailburua.

Ordezkoa: Olatz Garamendi Landa andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

Titularra: Ignacio M. Arriola López jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Ordezkoa: María Aranzazu Leturiondo Aranzamendi andrea, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea.

Titularra: Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Ordezkoa: José Ángel María Muñoz Otaegi jauna, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

Titularra: Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ogasun eta Ekonomiako sailburua.

Ordezkoa: Alberto Alberdi Larizgoitia, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea.

Titularra: Imanol Landa Jauregi jauna, Getxoko alkatea.

Ordezkoa: Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkatea.

Titularra: Ager Izagirre Loroño jauna, Mungiako alkatea.

Ordezkoa: Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarko alkatea.

Titularra: M.ª Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkatea.

Ordezkoa: Ibon Uribe Elorrieta jauna, Galdakaoko alkatea.

Titularra: José Antonio Santano Clavero jauna, Irungo alkatea.

Ordezkoa: Mikel Torres Lorenzo jauna, Portugaleteko alkatea.

Titularra: Garazi López de Etxezarreta Auzmendi andrea, Errenteriako alkateordea.

Ordezkoa: Eneko Maioz Ganboa jauna, Orexako alkatea.

Titularra: Txelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkatea.

Ordezkoa: Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko alkatea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, izan dezaten horren berri.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.