Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

207/2025 DEKRETUA, urriaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 4916
  • Xedapen-zk.: 207
  • Xedapen-data: 2025/10/28
  • Argitaratze-data: 2025/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretuan, zenbait irizpide eta adierazle garatu ziren, beharrezkoak zirenak Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79. artikuluan jasotako ordainsari osagarri hauek zehazteko: destino-osagarria, berariazko osagarria eta produktibitate-osagarria.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen bidez, funtzionarioen kidego eta eskalak sailkatzeko erabiltzen diren taldeak eta azpitaldeak egokitu egin ziren Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluaren aginduetara.

Ondoren, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea indargabetu eta ordeztu zuen, bai eta euskal enplegu publikoaren eredua eguneratu eta talde eta azpitalde profesionalen sailkapen berria onartu ere. Legearen IX. tituluak ordainsari-sistema arautzen du euskal enplegu publikoan, eta ordainsari osagarriak jasotzen ditu.

Horiek horrela, aldaketa honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretuaren edukia indarrean dagoen legedira egokituko da.

Zehazki, aldatu egingo dira dekretu horretan Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeari egiten zaizkion erreferentziak indargabetua baitago lege hori, eta txertatu egingo da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako talde eta azpitaldeen sailkapen berria. Orobat, maila-tarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek jasotzen dituzten ordainsarien errealitatera egokituko dira. A2 azpitaldearen kasuan, tarteko gehieneko maila ere handituko da, eta, horrenbestez, azpitalde horretako funtzionarioek erantzukizun handiagoko lanpostuak bete ahal izango dituzte.

Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Enplegu Publikoaren Euskal Kontseiluaren txostena aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 28an egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Honela idatzita geratzen dira, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretuaren 2. artikulua:

Dekretu honek ukitzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako funtzionarioek Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen IX. tituluko "ordainsari-sistema euskal enplegu publikoan" ordainsari-kontzeptuak bakarrik jaso ahal izango dituzte, betiere dekretu honetan agindutakoaren arabera.

Honela idatzita geratzen dira, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretuaren 3. artikuluaren 3. eta 5. apartatuak:

  1. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 56. artikuluan araututa dauden talde eta azpitaldeetan integratutako kidego eta eskalei dagozkien maila-tarteak eskala honen arabera finkatzen dira:

    A taldea.

    A1 azpitaldea: 23-30.

    A2 azpitaldea: 23-29.

    B taldea 20-23.

    C taldea.

    C1 azpitaldea: 18-22.

    C2 azpitaldea: 16-19.

    Laguntzako langileen talde profesionala: 13-16.

«5. Destino-osagarriaren zenbatekoa urtero zehaztuko da, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 122. artikuluan ezarritakoaren arabera».

AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urriaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.