Arautegia
Inprimatu143/2025 DEKRETUA, uztailaren 8koa, zeinaren bidez ezartzen baitira, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostuen dotazio-kopuruaren aldaketek zein irakasleri eragiten dioten zehazteko irizpideak, eta, bestetik, irakasleak lehendik dauden ikastetxeetan berratxikitzeko prozesua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3354
- Xedapen-zk.: 143
- Xedapen-data: 2025/07/08
- Argitaratze-data: 2025/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan izandako eboluzio demografikoaren ondorioz, eskolatze-baldintzak aldatu egin direnez, eta, horrez gain, baldintza pedagogikoak hobetu eta eskura dauden baliabideak optimizatu beharra daudenez, ikastetxeak ere egokitu egin behar dira eta, ondorioz, baliteke irakaskuntzako plantillak berriro zehaztu behar izatea eta, onartutako azken lanpostu-zerrendekiko aldaketak egin behar izatea. Horregatik guztiagatik, batzuetan ezinbestekoa da ikastetxeetako plantillak eta lanpostu-zerrendak birdefinitzea.
Ikastetxeetako plantillek aldaketa horiei erantzun behar diete, eta eskaerara eta eskolatze-baldintzetara gehien hurbiltzen zaien moduan egituratu behar dira, ukitutako langileen legezko eskubide eta espektatibak zorrotz errespetatuz baina betiere irakaskuntzaren euskal sare publikoaren barruan ahalik eta hezkuntza-kalitate handiena eskaintzeko helburua kontuan hartuta.
Era berean, baldintza pedagogikoak hobetzeko edo eskura dauden baliabideak optimizatzeko arrazoiek ikastetxe bateko lanpostuak aldatzera behartu dezakete, eskola-unitateen xehakatze/baterabiltzeak edo ikastetxeen bat-egiteak direla medio.
Horiek horrela, behar-beharrezkoa da aldaketa horiek zer irakasleei eragiten dieten zehazteko prozedura bat ezartzea. Asmo horrekin, bi dekretu argitaratu ziren, alde batetik prozedura hori haur hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako arautzeko, eta beste bat irakaskuntza ertainetarako eta gainerako mailetarako. Bi-biak aldaketak izan dituzte gerora; hiru aldiz aldatu dira. Laburbilduz, dekretu hau indarrean jartzen denean arau hauek indargabetuko dira:
81/1996 Dekretua, apirilaren 16koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko mailatan lanpostuen zerrendetako aldaketek ukitzen dituzten maisu-maistrak zein diren zehazteko irizpideak finkatzen dituenak.
409/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan lanpostuen zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagokionez.
147/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenden aldaketen eragina jasan duten maisu-maistrak zehazteko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Berezia).
86/2002 Dekretua, apirilaren 16koa, lanpostuen zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
198/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
148/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Dekretu hau bigarren aldiz aldatzen duena: Dekretua, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
Orain arte, aurreko legediak araututako prozeduren arteko desberdintasunetako bat irakaskuntza ertainetan soilik zegoen lekuz aldarazitako irakaslearen figura zen. Haur-hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan, ezabatutzat jotzen ziren, eta ezin zuten lekuz aldarazitako irakaslearen egoera aukeratu. Irakaskuntza ertainen kasuan, ordea, ikastetxeko plaza batean berratxikitzen ez ziren pertsonek bi aukera zituzten: ezabatutzat jotzea (hasierako irakaskuntzetan bezala) edo lekuz aldarazitako irakasletzat jotzea. Lekuz aldarazitako irakasleek ez zuten ikastetxearekiko lotura galtzen, eta ezaugarri bereko lanpostu huts bat sortuz gero, nahitaez berratxiki behar ziren lanpostu horretara.
Bestetik, beren espezialitateko plazak murriztearen ondorioz ikastetxe bakoitzean ezabatutzat jotako pertsonak zehazten zituen prozeduran, pertsona horiei aukera ematen zitzaien ikastetxe berean beste espezialitate bateko plazetara borondatez berratxikitzeko, horretarako gaituta bazeuden.
Azkenik, esan beharra dago borondatezko prozedura bat ere antolatu zela irakasleei aukera ematen ziena ikastetxearen barruan, ezabatutzat jo ez arren edo lekuz aldarazitakoak ez izan arren, beste espezialitate batzuetako plaza hutsetan berratxikitzeko, eskakizunak betez gero.
Prozesu horiek aztertu ondoren, garbi geratu da maila guztietarako prozedura arautuko duen dekretu bakarra sortu beharra dagoela, prozesua sinplifikatu egin behar dela eta prozesuko zenbait xedapen ezabatu egin behar direla.
Horrela, bada, dekretu honetan ez da Bigarren Hezkuntzako lekuz aldarazitako irakaslearen figura agertzen. Azken urteotako esperientzian oinarrituta, gutxi dira titulartasuna figura hori baliatuz berreskuratzen duten lekuz aldarazitako irakasleak, eta, gainera, haur eta lehen hezkuntzako langileekiko tratu-desberdintasuna dakar. Hori guztia eta prozesua erraztu beharra dagoela kontuan izanda, aldaketa justifikatuta dago.
Beste espezialitate batzuetan berratxikitzeko aukera desagertzeari dagokionez (bai borondatezkoak, bai atxikipen-prozesuaren eraginpeko langileenak), plaza batera behin betiko sartzeko parte-hartzaileen lehia askea eta gardentasuna bermatzeko eskakizuna da arrazoia, eta hori lekualdatze-lehiaketaren urteko prozesuarekin soilik betetzen da erabat; hau da, araudiak lanpostuak behin betiko betetzeko aurreikusten duen prozesu arruntaren bidez. Horrela, helburu bera lortzeko ez dira bi prozesu egongo, eta horrekin administrazioa eraginkorragoa izango da.
Azaldutako arrazoi guztiengatik, justifikatuta dago dekretu bakar batean bateratzea berratxikipen-prozedura arautzen duen araudi osoa, bai hasierako mailetarako, bai ikasketa ertainetarako, denak ere izaera berbera baitute.
Hala eta guztiz ere, ikusten da beharrezkoa dela borondatezko berratxikitzeko aukerari eustea, espezialitate beraren barruan, hizkuntza-eskakizun berbera edo handiagoa izanik derrigortasun-data iraungita duten plazetan berratxikitzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate soziolinguistikoak hala eskatzen baitu), bai eta atxikipen-prozesuaren eraginpeko langileak espezialitate bereko baina talde edo ezaugarri desberdinetako plazetara borondatez berratxikitzeko.
Azkenik, esan beharra dago indargabetuko diren dekretuen idazketa oso konplexua zela, eta horrek prozesua ikaragarri zailtzen zuela, alferrik. Horregatik, erabaki da bai prozesua bera bai dekretuaren idazketa erraztea, ukitutakoen eskubide legitimoak eta espektatibak hobeto defendatzeko, eta prozesua arintzeko.
Dekretuaren zirriborroa sindikatuen ordezkariekin negoziatu da. Bestetik, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak ezartzen duen prozesuari jarraitu zaio eta nahitaezko txostenak eskuratu dira.
Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko uztailaren 8an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honen xedea da ezartzea, batetik, irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretuan jasotako irakaskuntza-kidegoetako karrerako funtzionarioei zer araubide aplikatu behar zaien Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrendetan izandako aldaketen eraginpean badaude eta dekretu honetan jasotako egoeraren batean badaude; eta, bestetik, irakasle horiek lehendik zeuden ikastetxeetan berratxikitzeko zer prozesu jarraitu behar den (irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoen Legearen testu bategina onartzen duena).
Dekretu honek irailaren 21eko 4/2023 Legegintzako Dekretuan jasotako irakaskuntza-kidegoetakoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrendetan izandako aldaketen eraginpean dauden karrerako funtzionario guztiei eragiten die, baldin eta behin betiko lanpostu bat badute ikastetxean (21eko 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onartzen duena).
Espezialitate/talde baten barruan derrigortasun-data iraungia duen hizkuntza-eskakizun bera edo handiagoko beste lanpostu batean borondatez berratxikitzeko kasuetan, lanpostu bat edo gehiago hutsik badaude, onartzen dira borondatezko berratxikipenak. Ezinezkoa izango da espezialitate/talde bereko lanpostuetara berratxikitzea, baldin eta beste lanpostu horren hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data iraungi gabe badago edo hizkuntza-eskakizun baxuagoa badu.
Borondatezko berratxikipena interesdun batek baino gehiagok nahi badu, orduan dekretu honen 4.4 artikuluan jasotako irizpideen araberako hurrenkerari jarraituko zaio.
Ikastetxe publiko batean onartutako plantilla edo lanpostu-zerrendaren ondorioz, argitaratutako azken lanpostu-zerrendarekin alderatuta lanpostuak ezabatu edo aldatu badira, eta horren ondorioz karrerako funtzionarioak kendu behar badira, ezabatutako lanpostuaren espezialitate eta ezaugarri bereko lanpostuak behin betiko betetzen dituzten karrerako funtzionarioak kendu beharko dira.
Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Lanpostu arruntak eta ibiltariak (urtero onartzen diren lanpostu-zerrendei buruzko dekretuetan ezarritako definizioaren arabera), espezialitate berekoak izan arren, ezaugarri desberdinekoak direla ulertuko da, hau da, bi talde espezifikotan banatuko dira. Nolanahi ere, ikastetxeko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko fasean erabili ahal izango dira.
Atzerriko hizkuntzetan irakasteko titulazio espezifikoa izatea eskatzen duten lanpostuak talde espezifikotzat hartuko dira, eta, beraz, ez dira espezialitate bereko gainerako lanpostuen talde berean sartuko. Nolanahi ere, ikastetxeko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko fasean erabili ahal izango dira.
Lanpostu bereziak (urtero onartzen diren lanpostu-zerrenden dekretuetan ezarritako definizioaren arabera), talde espezifiko gisa hartuko dira, eta, beraz, ez dira espezialitate bereko gainerako lanpostuen talde berean sartuko. Nolanahi ere, ezin izango dira erabili ikastetxeko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko fasean.
Ondorio horietarako, lanpostuaren aldaketatzat hartuko da lanpostu arrunt bat ibiltari bihurtzea, eta alderantziz; lanpostu arrunt bat atzerriko hizkuntza batean irakasteko titulazio espezifiko bat eskatzen duen lanpostu bihurtzea, eta alderantziz, eta lanpostu arrunt bat lanpostu berezi bihurtzea, eta alderantziz.
Ikastetxe batean, 4.1 artikuluan deskribatu bezala, plazak ezabatzen edo gutxitzen badira, eta horren ondorioz, behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioen kopurua handiagoa bada lanpostu-zerrenda edo plantillan espezialitate/talde horretarako aurreikusitako lanpostu kopurua baino handiagoa bada, orduan, ukitutako pertsonek beren borondatez ikastetxea uztea eskatu ahal izango dute. Beste ezein kasutan ez da onartuko horrelakorik, dekretu honen 8. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.
Ikastetxe batean behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioen kopurua zenbatzerakoan, ez dira kontuan hartuko abuztuaren 31tik aurrera ikastetxe horretan jarraituko ez duten pertsonak, arrazoia hau bada:
Destino berria lortu izana, urtero deitu beharrekoak diren lekualdatze-lehiaketa bidez edo edozein hornidura-sistema bidez.
Destinoa galtzea dakarren beste edozein arrazoi, hala nola nahitaezko erretiroa edo interes partikularragatiko eszedentzia.
Apartatu honen arabera espezialitate/talde bakoitzeko formalizatu ahal izango den gehieneko ezabatze-kopurua izango da espezialitate/talde bakoitzean behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioen kopuruaren eta lanpostu-zerrendaren arabera ikastetxean espezialitate/talde horretan jarraitzea aurreikusten den lanpostuen kopuruaren arteko aldea.
Eragindako espezialitate/talde bakoitzeko ezabatze-eskatzaileen kopurua espezialitate bakoitzean ezabatu behar diren lanpostuen kopurua baino handiagoa bada, honako hauek izango dute lehentasuna:
Parte hartzen duen ikastetxean eta parte hartzen duen kidegoan behin betiko destinoa duen karrerako funtzionario gisa etengabeko antzinatasun handiena.
Ikastetxe berriko antzinatasunari dagokionez, karrerako funtzionarioek jatorrizko ikastetxean behin betiko langile gisa sortutakoa mantenduko dute, baldin eta:
Behin betiko destinoa lortu badute xehakatze, baterabiltze, zatiketa, dekretu hau indarrean jarri ondorengo bat-egite edo ikastetxearen eraldaketa oso edo partzialagatik.
Justu aurretik zuen behin betiko destinoa ezabatu egin bazaio.
Justu aurretik zuen behin betiko destinoaren espezialitatean jarduteko beharrezkoa zen gaikuntzarik ez bazuen, eta lanpostuak hornitzeko prozesu batean nahitaez parte hartzera behartu dutelarik lortu badu destino berria.
Parte hartzen duen kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzu-denbora luzeagoa.
Eragindako espezialitatean sartzeko sustapen zaharrena, eta, horren barruan, kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran lortutako puntuaziorik handiena. Berdinketak jarraitzen badu, kasuan kasuko hautaketa-prozeduraren deialdiaren irizpideen arabera ezarritako hurrenkera.
Ezabatze-eskatzaileen kopurua espezialitate/talde bakoitzean ezabatu beharreko lanpostuen kopurua baino txikiagoa bada, espezialitate/talde horiei atxikitako karrerako funtzionario guztiak, ezabatzea lehenik eskatzen dutenak izan ezik, aurreko apartatuan ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira, eta ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera azken postuetan dauden karrerako funtzionarioak kenduko dira.
Aldaketa bat egin delako ukitutako espezialitateen kasuan dela lanpostu ibiltari izatetik arruntera igaro delako, edo alderantziz, dela espezialitatea atzerriko hizkuntzaren batean eman beharra ezarri delako edo betebehar hori kendu delako, behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioek bi aukera izango dituzte: borondatez kentzea eskatzea, edo, bestela, lanpostuaren konfigurazio berria onartu eta lanpostuan berratxikitzea, betiere horretara sartzeko baldintzak betetzen badituzte.
Lanpostu arrunt bat lanpostu berezi bihurtzen bada, ukitutako karrerako funtzionarioa kendu egingo da, berratxikitzeko aukerarik gabe, lanpostu bereziak ezin baitira erabili ikastetxe bereko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko fasean.
Karrerako funtzionarioek ezin dute espezialitatea aldatu prozedura honen bidez.
Urtero deitzen den edozein hornidura-sistemaren bidez behin betiko beste destino bat lortzen duten karrerako funtzionarioek eta beste edozein arrazoirengatik behin betiko destinoa dagokion ikasturtea hasi baino lehen galduko duten langileek ezin izango dute parte hartu dekretu honetan araututako prozesuan.
Ikastetxe publiko batean aurreikusitako lanpostu-zerrenda edo plantilla berriak, espezialitate/talde jakin batean, argitaratutako azken lanpostu-zerrendarekin alderatuta hizkuntza-eskakizun jakin bat edo derrigortasun-data duten lanpostuak gutxitzea badakar, espezialitate/talde horretako lanpostuetan saldo negatiboa dagoela ulertuko da. Espezialitate/talde horretako saldo negatiboaren ondorioz karrerako funtzionarioren bat kendu behar bada, prozesua egingo da ezaugarri eta hizkuntza-eskakizun berberak dituzten lanpostuak betetzen dituzten karrerako funtzionarioen artean, eta derrigortasun-data iraungita dagoen ala ez ere kontuan izanda.
Aurreko apartatuan aipatutako lanpostu-gutxitzeak, ikastetxe eta espezialitate/talde bakoitzaren barruan, honako hiru kasu hauetako bat eragin dezake:
Derrigortasun-dataren aldaketak, hizkuntza-eskakizun beraren barruan beste data batzuetako saldo positiboarekin bat badatoz.
Hizkuntza-eskakizunaren aldaketak, espezialitate/talde bereko beste hizkuntza-eskakizun bateko saldo positiboekin bat badatoz.
Ezabaketak, espezialitate/talde beraren barruko beste saldo positibo batzuekin bat ez badatoz.
Era berean, kasu mistoak planteatu ahal izango dira, baldin eta, aldi berean, derrigortasun-aldaketak, hizkuntza-eskakizunaren aldaketak eta ezabaketak gertatzen badira.
Irakasleak espezialitate/talde bereko baina hizkuntza-eskakizun edo derrigortasun-data desberdineko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko kasuetan, bai eta behin betiko lanpostuaren espezialitate/hizkuntza-eskakizun edo derrigortasun-data duten plaza kopurua gutxitu delako irakasleren bat kendu behar den kasuetan, behin espezialitate/talde horretako plaza kopurua gutxitzeak zenbat irakasleri eragiten dion zehaztutakoan, eta horren ondoriozko saldo nagatiboa zenbatekoa den finkatutakoan, lehentasun-ordena honi jarraituko zaio:
Lehenik eta behin, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten eta beren borondatez hala eskatzen duten funtzionarioak.
Bigarrenik, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten funtzionarioak, nahitaez.
Saldoa negatiboa bada eta apartatu honetan ezarritako ordena nahikoa ez bada prozesuaren emaitza zehazteko, borondatezko eskaeretarako 4.4 artikuluan eta nahitaezko kasuetarako 4.5 artikuluan ezarritako hurrenkera aplikatuko da.
Ezinezkoa izango da espezialitate/talde bereko lanpostuetara berratxikitzea, baldin eta beste lanpostu horren hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data iraungi gabe badago edo hizkuntza-eskakizuna baxuagoa bada.
Espezialitate bereko lanpostuetan berratxikitzeko, beharrezkoa izango da ezaugarri berdin-berdinak dituzten lanpostuen talde bateko dotazio-kopurua gutxitzea. Horrela, karrerako funtzionario bat kendu eta espezialitate bereko eta ezaugarri desberdineko plaza batean berratxiki ahal izango da, baldintza hauetan:
Plaza arruntak eta ibiltariak, espezialitate berekoak izanda ere ezaugarri desberdinak dituztela jotzen da, hau da, talde espezifiko bat osatzen dute, eta, hortaz, posible da berratxikipena bi norabideetan egitea.
Eskolak atzerriko hizkuntzan emateko titulazio egokia eskatzen duten plazak ere espezialitate bateko talde espezifikotzat joko dira, eta, hortaz, borondatezko berratxikipena posible izango da, bi norabideetan.
Plaza bereziak talde espezifikotzat hartzen dira, kasuan kasuko espezialitatearen barruan, eta ezin izango dira erabili ikastetxeko beste lanpostu batzuetan berratxikitzeko; eta, beraz, espezialitate bateko lanpostu berezi bateko dotazio-kopurua gutxitzen bada, espezialitate horretako lanpostu arruntetan soilik izango da posible berratxikipena.
Posible izango da ikasturte berean, aurreko artikuluetan aurreikusitako prozesuaren bidez, lanpostua kendu zaien karrerako funtzionarioak berratxikitzea.
Lanpostuak esleitzeko dekretu honen 4.4 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio.
Esleitzeko prozedurak bat etorri beharko du agindu hauekin:
Atxikitzen zaien lanpostuaren eskakizunak bete beharko dituzte.
Atxikipena borondatezkoa izango da.
2. HE egiaztatuta dutenek 2. HE iraungita duten lanpostuak aukeratu beharko dituzte, salbu eta, aukeratu behar duten unean, atxiki nahi duten espezialitateko/taldeko lanpostu guztiek beste eskakizun edo derrigortasun bat esleituta badute.
1. HE egiaztatuta dutenek 1. HE iraungita duten lanpostuak aukeratu beharko dituzte, salbu eta, aukeratu behar duten unean, atxiki nahi duten espezialitateko/taldeko lanpostu guztiek derrigortasun-data iraungi gabe badute.
Kasu mistoetan (ezabaketak, hizkuntza-eskakizunaren aldaketak eta berratxikipenak), lehenik ezabaketak egingo dira, ondoren, hizkuntza-eskakizunaren aldaketak eta, azkenik, berratxikipenak, salbu eta ordena hori aldatuz lanpostu gutxiago ezabatzea lortzen bada.
Ikastetxeen eraldaketak, bat-egiteak, eskola-unitateen xehakatze/baterabiltzeak eta ikastetxeen zatiketak gertatzen direnean, borondatez kentzeko eskaerak onartuko dira, eta kasu horretan ez da aplikatuko dekretu honen 4.3 artikuluan ezarritakoa.
Eraldatutako ikastetxe batean behin betiko lanpostua duten karrerako funtzionarioak beren borondatez berratxikiko dira ikastetxe berrian, espezialitate bereko eta ezaugarri bereko lanpostuetan. Berariaz aurka egiten ez badu, ulertuko da automatikoki berratxikitzearen alde egiten duela.
Prozesu horretan zehaztu beharko bada zein pertsonari eragiten dioten ezabaketek, hizkuntza-eskakizunen aldaketek edo derrigortasun-daten aldaketek, 4.5 artikuluan xedatutako hurrenkerari jarraituko zaio.
Ikastetxe publiko bik edo gehiagok bat egiten dutenean, ikastetxe horietan behin betiko destinoa zuten pertsonek beren borondatez atxiki ahal izango dira ikastetxe berrian, lehen zuten behin betiko destinoaren espezialitate eta ezaugarri bereko plazetan. Berariaz aurka egiten ez badute, ulertuko da automatikoki berratxikitzearen alde egiten dutela.
Prozesu horretan zehaztu beharko bada zein pertsonari eragiten dioten ezabaketek, hizkuntza-eskakizunen aldaketek edo derrigortasun-daten aldaketek, 4.5 artikuluan xedatutako hurrenkerari jarraituko zaio. Ikastetxean behin betiko destinoa duten karrerako funtzionario gisa etengabeko antzinatasun handiena zenbatzeko, jatorrizko ikastetxean emandako zerbitzuak hartuko dira kontuan.
Ikastetxe publikoetako eskola-unitateak xehakatzeko/baterabiltzeko prozesuetan, inplikatutako ikastetxeetan behin betiko lanpostua duten pertsonak borondatez atxikiko dira ikastetxe hartzailera, beren aurreko behin betiko plazen espezialitate eta ezaugarri bereko plazetan. Lehenik eta behin, berratxikitzeko berariazko eskaerak hartuko dira kontuan. Ezabaketa berariaz eskatu ezean edo berariaz aurka egin ezean, ulertuko da automatikoki berratxikitzearen alde egiten dutela.
Abiaburuko ikastetxeko lanpostu guztiak xehakatu/baterabiltzen badira, ikastetxea bera ezabatu egingo da.
Prozesu horretan zehaztu behar bada zein pertsonari eragiten dioten berratxikipen automatikoak, ezabaketek, hizkuntza-eskakizunen aldaketek edo derrigortasun-daten aldaketek, 4.5 artikuluan xedatutako hurrenkerari jarraituko zaio. Abiaburuko ikastetxeko eta ikastetxe hartzaileko espezialitate/talde bereko langileek hartuko dute parte prozesuan, salbu eta abiaburuko ikastetxean jarraitu nahi dutela berariaz adierazi dutenak eta, abiaburuko ikastetxea desagertuz gero, destinorik gabe geratu nahi dutela berariaz adierazi dutenak. Ikastetxean behin betiko destinoa duten karrerako funtzionario gisa etengabeko antzinatasun handiena zenbatzeko, jatorrizko ikastetxean emandako zerbitzuak hartuko dira kontuan.
Ikastetxe publikoak zatitzeko prozesuetan, behin betiko destinoa zatitutako ikastetxean zuten pertsonak borondatez atxiki ahal izango dira ikastetxe berrietan, lehen zuten behin betiko destinoaren espezialitate eta ezaugarri bereko plazetan. Berariaz aurka egiten ez badute, ulertuko da automatikoki berratxikitzearen alde egiten dutela.
Talde eta ezaugarri bereko plazak sortzen den ikastetxe batean baino gehiagotan badaude, ukitutako pertsonek aukeratuko dute, zatiketa gauzatzen den prozesuan soilik, zein nahi duten, 4.4 artikuluan jasotako irizpideen arabera.
Kasu horretan, horretarako eskaerarik aurkezten ez badute, dagokien ikastetxean berratxikitzeari ekingo zaio, 4.4 artikuluan jasotako irizpideen arabera eta Hezkuntza Sailaren web-orrian ikastetxeak antolatzeko argitaratutako azken eranskinean ezarritako parametroen arabera, interesa agertu duten pertsonak berratxikitzean hutsik geratzen diren plazen artean.
Prozesu horretan zehaztu beharko bada zein pertsonari eragiten dioten ezabaketek, hizkuntza-eskakizunen aldaketek edo derrigortasun-daten aldaketek, dekretu honen 4.5 artikuluan xedatutako hurrenkerari jarraituko zaio.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak atxikipen-prozedura hasteko agindua emango du, urtero, Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Prozedura izapidetzen amaitu ondoren, dagokion ebazpena emango da, egindako aldaketak jasoko dituena. Ebazpen hori Sailaren webgunean argitaratuko da, eta prozedura honen arabera interesdun diren pertsonentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Errekurtsoak aurkezteko legez ezarritako epea amaitu eta errekurtsoak ebatzi ondoren, prozesuaren emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Prozesu honek kasuan kasuko ikasturteko irailaren 1ean izango ditu ondorioak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Haur hezkuntzako espezialitatea Lehen Hezkuntzari berratxikitzea.
Aurreko artikuluetan deskribatutako prozesuak amaitutakoan, ikastetxean lanpostu hutsik geratzen bada Lehen Hezkuntzako espezialitatean, erreferentziako ikastetxean Haur Hezkuntzako espezialitateko behin betiko langileak, atxikipen-prozesuak ondorioak dituen ikasturtearen aurreko egunean (abuztuaren 31n, alegia) 55 urte beteta badituzte, borondatez berratxiki ahal izango dira lanpostu horietako batean, baldin eta espezialitate hori aitortua badute. Interesdun bat baino gehiago egonez gero, dekretu honen 4.4 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Lan-kontratuko langileak.
Atxikipen-prozesuak lan-kontratuko langileei eragiten badie, dekretu honetan aurreikusitakoa modu osagarrian aplikatuko da, araudi espezifikorik ezean.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratutako langileak.
Ikastetxeko antzinatasuna baloratzeko (4.4 eta 4.5 artikuluak), antzinatasun hori berdin-berdin zenbatuko da desagertu beharreko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratu badira ere. Beraz, zenbaketa horretan ez da bereizketarik egingo bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko dataren arabera.
b artikuluaren arabera karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzuak baloratzeko, berdin baloratuko da dagokion espezialitateko esperientzia, espezialitate horietan zerbitzuak zein kidegotan eman diren kontuan izan gabe.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Lekuz aldarazitako langileak.
Dekretu hau indarrean jartzen den egunean lekuz aldarazitako langile diren irakasle funtzionarioek gehienez 2027-2028 ikasturtera arte eutsiko diote izaera horri, eta data horretan «ezabatutako langile» bihurtuko dira. Ordura arte, titulartasuna berreskuratu ahal izango dute, betiere lekuz aldarazi zutenean zeukan lanpostuaren espezialitate eta ezaugarri bereko plaza batean bada. Pertsona bat baino gehiago badaude lehian, dekretu honen 4.4 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraituko zaio.
Dekretu hau indarrean jartzen denean, dekretu hauek guztiak indargabetuta geratuko dira:
81/1996 Dekretua, apirilaren 16koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko mailatan lanpostuen zerrendetako aldaketek ukitzen dituzten maisu-maistrak zein diren zehazteko irizpideak finkatzen dituenak.
409/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan lanpostuen zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagokionez.
147/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenden aldaketen eragina jasan duten maisu-maistrak zehazteko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Berezia).
86/2002 Dekretua, apirilaren 16koa, lanpostuen zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzen dituenak, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
198/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
148/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Dekretu hau bigarren aldiz aldatzen duena: Dekretua, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Ondorioak.
Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko uztailaren 8an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Indargabetzen du: 148/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Dekretu hau bigarren aldiz aldatzen duena: Dekretua, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
- Indargabetzen du: 147/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenden aldaketen eragina jasan duten maisu-maistrak zehazteko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Berezia).
- Indargabetzen du: 198/2006 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezarri eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 86/2002 DEKRETUA 2002ko apirilaren 16koa, Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Mailako Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi-Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko irizpideak ezartzen dituena, eta irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautzen duena.
- Indargabetzen du: 409/1998 DEKRETUA, abenduaren 22koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezartzen dituena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloari dagokionez.
- Indargabetzen du: 81/1996 DEKRETUA, apirilaren 16koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan Haur-hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Hezkuntza Bereziko mailatan Lanpostuen Zerrendetako aldaketek ukitzen dituzten maisu/maistrak zein diren zehazteko irizpideak finkatzen dituena.