Erroldako datuak lagatzea merkatarien elkarte bati
Identifikazioa
- Dokumentu mota : DBEB Irizpena
- Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
- Espediente kodea: CN16-012
- Dokumentu kodea: D16-022
- Sinadura data: 2016/04/14
Testu legala
Laburpena
Merkatarien elkarteei ezin zaie erroldako daturik laga ukituen adostasunik gabe, ez duelako Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 16. artikuluaren lege gaikuntzarik.
Zerga datuek izaera erreserbatua dute, eta GLHko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak ere ez du baimentzen ?ibilgailuen erroldako? datuak merkatarien elkarteari lagatzerik.