Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Erroldako datu batzuk lagatzea mankomunitateko gizarte zerbitzuei

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN15-016
  • Dokumentu kodea: D15-036
  • Sinadura data:  2015/10/27

Laburpena

Galdetu dute ea erroldako datu batzuk, hau da, ea banakako eta familiako erroldatze-egiaztagiriak laga ahal zaizkien gizarte zerbitzuei. Badago lege gaikuntza halako datuak lagatzeko datuak eskatzen dituzten administrazioei, baldin eta administrazio horien eskumenak gauzatzeko beharrezkoak badira. Baina,datuak eta dokumentuak ez aurkezteko eskubideari dagokionez, ez dago lege gaikuntzarik, eta adostasuna beharko da.