Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arteko datu-komunikazioa

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN09-003
  • Dokumentu kodea: D09-004
  • Sinadura data:  2009/02/05

Laburpena

Bulegoaren iritziz, kasu honetan ez da betetzen DBLOren 21. artikuluan aurreikusita dagoen baldintza, datu-lagatzea bidezkoa izan dadin interesdunen adostasunik gabe. Baina, datu komunikazioa legezkoa da DBLOren 11.2 a) artikuluaren arabera, artikulu horrek dioelako datuak lagatzeko ez dela beharko interesdunaren adostasunik "lege batek baimentzen badu lagapena". Larrialdiak kudeatzeko legediak gaitzen du datu lagatzea, datu komunikazioaren helburua aintzat hartuta. Edozelan ere, datu komunikazioa zilegi den arren, hainbat zehaztapen egin behar dira ikusita zein motatako datuak eskatu dituzten. Izan ere, ondorio hori baliokoa da kontsulta-idazkian zerrendatuta dauden lehenengo zortzi datu motentzat (ez dira bereziki babestutako datuak). Baina konponbide horrek nekez balio du ?larritasunaren balorazioari? eta ?Intzidentearen tokiari? buruzko datuentzat. Azken horiek pertsonen osasun datutzat jo behar direlako. Azken finean, larritasunari buruzko eta intzidentziaren tokiari buruzko datuak lagatzea, tokia zentro medikua bada, ez da legezkoa, aztertutako araudiaren arabera.