Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (2022)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemezortzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Urkabustaiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemezortzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 67 koreografia, 135 emanaldi eta 51 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 35 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Materialak: Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (triptikoa) [pdf, 1,8 Mb]
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
2026ko San Sebastian Eguna: "Hiru damatxo"
- Konstituzio Plaza (Donostia) [Donostia / San Sebastián]
- 00:00
- 2026(e)ko Urtarrilak 20
Dantza
Ballet de Kiev: "La bella durmiente"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Urtarrilak 20
Dantza
"EL CASCANUECES"
- Euskalduna Jauregia [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Urtarrilak 21
Dantza
DanZ 2026: "LA FAKTORIA-KO SORMEN-PROZESUAK"
- Iturramako Civivox-a [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2026(e)ko Urtarrilak 22
Dantza
"Oskara"
- Kukai Dantza Konpainia
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Urtarrilak 22
Albisteak
2026/01/18
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
2026/01/18
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
2026(e)ko Urtarrilak 16(e)tik 2026(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
2026(e)ko Urtarrilak 16(e)tik 2026(e)ko Otsailak 15(e)ra
SORBURU 2026 - Garapenean dauden kale-arteen proiektuak sortzen laguntzeko deialdia
2026/01/15









