Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa (2020)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hamaseigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioaurtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Getxo, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Pasaia, Tolosa, Villabona eta Zarautz.
Duela hamasei urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 37 koreografia, 72 emanaldi eta 28 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 24 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bilboko Aste Nagusia 2026 (Piztiak eta Kranba! Konpartsak): Euskal dantzak Sigi Sagarekin
- Piztiak eta Kranba! Konpartsen Txosnak [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Abuztuak 26
Dantza
Bilboko Aste Nagusia 2026: Salbatzaile Dantza Taldea
- Gas Plaza [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Abuztuak 26
Dantza
Flamenco on Fire 2026: "Tres orillas: Sevilla, Detroit et Lisboa"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Abuztuak 26
Dantza
Lakuntzako Jaiak 2026: Berpiztu dantza taldea
- Plaza [Lakuntza]
- 12:30
- 2026(e)ko Abuztuak 27
Dantza (haurrentzat)
Oinak hodeietan 2026: "Lo invisible"
- Santa Maria de Eunate Eliza [Muruzábal]
- 20:30
- 2026(e)ko Abuztuak 27
Albisteak
2026(e)ko Abuztuak 26(e)tik 2026(e)ko Irailak 25(e)ra
Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte eszenikoak (2026)
2026(e)ko Abuztuak 22(e)tik 2026(e)ko Irailak 21(e)ra
Legutioko irabazteko xederik gabeko elkarte soziokulturalentzako dirulaguntzak 2026rako
2026/08/20
2026(e)ko Abuztuak 21(e)tik 2026(e)ko Irailak 21(e)ra
2026/08/19
Pabellón 6ek "Pelotazo!" estreinatuko du Bilboko Aste Nagusian









