Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIX. edizioa (2023)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemeretzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIX. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Santurtzi, Sopela, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemeretzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 69 koreografia, 134 emanaldi eta 52 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 38 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
(bertan behera) Lucía Lacarra: "A. I. (Amalur indarra)"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:30
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
BLV-Art 2026: "PERPETUA"
- Bilboko Berreginen Museoa [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
LABO GO 2026: "Sonus Fossio"
- Kutxa Fundazioa Kluba [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 23
Dantza
Dantzerti: "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" (Estreinaldia)
- Barakaldo Antzokia [Barakaldo]
- Apirilak 23 eta 24: 20:00
- 2026(e)ko Apirilaren 23(e)tik 2026(e)ko Apirilaren 24(e)ra
Dantza
(bertan behera) Lucía Lacarra: "A. I. (Amalur indarra)"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:30
- 2026(e)ko Apirilak 24
Albisteak
2026/04/17
2026(e)ko Apirilak 17(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 18(e)ra
Iruñeko Udalaren 2026ko dirulaguntzak kultura eta arte entitateentzat
2026(e)ko Apirilak 17(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 18(e)ra
2026(e)ko Apirilak 16(e)tik 2026(e)ko Maiatzak 7(e)ra
2026/04/15









